Hitza Jolas

Aurkezleak : Eneritz Gorrotxategi

Larunbatetan, 14:00etan. Igandeetan, 23:00etan

Kontaktua : hitzajolas@eitb.eus

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
1 / 30 Hurrengoa
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehenengo fasekoak

Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehenengo fasekoak

Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian izandako saioak, eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan izandako saioetako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londrestik iritsi zaigu oraingoan. Nora bidali ote dute orain erronka?

Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa

Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa

Zuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 1995ean Legazpin entzun zen bertsoaldi batera eramango gaitu.

Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak

Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak

Ekin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoa eta Gabiriako kasuanbateko zein besteko aleak batu ditugu.
Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde

Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde

Biriatun urteroko bertso saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa, umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets harraroak ulertzeko doktorearen gomendioak,... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere topatu dugu; Jon Lopategi zena entzungo dugu ikastolen ingurukoak kantatzen.
Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa

Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa

Azpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du.

Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu

Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu

Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahararen aldeko elkarteak antolatutako saioa izan zen eta bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu.
Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale

Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale

Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan.

Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak

Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak

Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu. Ia gustuko duzun.
Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak

Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak

Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu.
Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz

Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz

Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu.

1 / 30 Hurrengoa

Bertsolaritzari buruzko albisteak

EITBPodkast Hitza Jolas saiooaren leihoa, EITBPodkasten EITBPodkast

Bederatzikoa

Bertsopedia

Programazioa Ekainak 1

Gehiago ikusi

  • Orain LA GALERIA
  • 23:05 AQUI MACONDO
  • 00:05 LOS MONOGRAFICOS DE LA JUNGLA SONORA
  • 01:05 DIRECCION ASISTIDA
  • 02:05 CONSUMIDORES
  • 03:05 LO MEJOR DE MQP
  • 05:05 AQUI MACONDO
  • 06:05 8 DIAS 7 NOCHES
  • 07:05 HAGASE LA LUZ
  • 08:00 CRONICA DE EUSKADI-FIN DE SEMANA
  • Orain MUSICA DE FICCION
  • 21:00 EMO
  • 22:00 POMPAS DE PAPEL
  • 23:00 CRONOPIOS Y FAMAS
  • 00:00 EL ULTIMO APUNTADOR
  • 01:00 LIZARDIREN BARATZA
  • 02:00 CONSUMIDORES
  • 03:00 ALDAPEKO
  • 04:00 AQUI MACONDO
  • 05:00 SORGIN GAUA
  • 06:45 LA LLAMADA
  • 07:00 BOGART
  • 07:55 RV GAUR FS
  • 08:00 CRONICA DE EUSKADI FS