Futbola

1 / 30 Hurrengoa
2024ko Alemaniako Eurokopako egutegia, emaitzak eta sailkapenak

2024ko Alemaniako Eurokopako egutegia, emaitzak eta sailkapenak

Txapelketa ekainaren 14an hasiko da eta uztailaren 14ra arte iraungo du.
Alemaniak Eskoziaren aurkako gol zaparradarekin eman dio hasiera Eurokopari (5-1)

Alemaniak Eskoziaren aurkako gol zaparradarekin eman dio hasiera Eurokopari (5-1)

Anfitrioiak erraz nagusitu dira lehen minutuetatik Eskoziaren aurka. Gainera, lehen zatian eskoziarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira Ryan Porteousek txartel gorria jaso ondoren.
She Leads kongresuak emakumezkoen futboleko erreferenteak bildu ditu

She Leads kongresuak emakumezkoen futboleko erreferenteak bildu ditu

Anoeta estadioan Tximist Fundazioak antolatutako She Leads kongresua egin dute. Futbolaren arloan liderrak diren emakumeak gonbidatu dituzte ezagutza partekatzeko helburuarekin. Futbolean egin diren aurrerapenak eta erronkak, lidergoa edota genero berdintasuna izan dituzte hizpide.

Futbola Buruan ekimenaren VII. edizioa egin da Lezaman

Futbola Buruan ekimenaren VII. edizioa egin da Lezaman

Athletic Fundazioak eta Osakidetzak urte osoan antolatzen dituzte ekintzak osasun mentalaren inguruan. Eitb Media Lezaman egon da ekintza jarraitzen.

Jensenek, Arnaizek eta Bernabek ez dute Realean jarraituko

Jensenek, Arnaizek eta Bernabek ez dute Realean jarraituko

Iris Arnaizek, Synne Jensenek eta Alejandra Bernabek talde txuri-urdineko jokalari izateari utziko diote, klubak jakinarazi duenez.
Natalia Arroyo txalo artean hartu dute Realeko jokalariek

Natalia Arroyo txalo artean hartu dute Realeko jokalariek

Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdineko jokalarien txaloak jaso ditu Zubietako prentsa-aretoan. Arroyok taldea zuzentzeari utziko dio denboraldi amaieran. Ekainaren 14an, bere azken-aurreko prentsaurrekoa eman du Realeko entrenatzaile gisa.

EA Sports Ligako egutegiaren zozketa ekainaren 18an egingo da; Hypermotion Ligakoa, hilaren 26an

EA Sports Ligako egutegiaren zozketa ekainaren 18an egingo da; Hypermotion Ligakoa, hilaren 26an

Ekainaren 18an jakingo dugu EA Sports Ligako 2024-2025 denboraldiko egutegia. Hypermotion Ligako egutegiaren zozketa hilaren 26an egingo da. Bi txapelketak abuztuaren 15eko asteburuan hasiko dira.
Oviedo-Espanyol, EA Sports Ligara igotzeko play-offaren finala

Oviedo-Espanyol, EA Sports Ligara igotzeko play-offaren finala

Espanyol izango da Oviedoren aurkaria EA Sports Ligara igotzeko finalean, ostegunean Sporting Gijon kanporatu ondoren. Oviedoren eta Espanyolen arteko finala igande honetan hasiko da, 18:30ean, joaneko partidarekin; itzulikoa, berriz, ekainaren 23an jokatuko da.
Eunate Arraiza: ''Etapa bat itxiko dut, baina nahi dut jarraitu jokatzen eta hesiak behera botatzen''

Eunate Arraiza: ''Etapa bat itxiko dut, baina nahi dut jarraitu jokatzen eta hesiak behera botatzen''

Athleticeko jokalari nafarrak, aste honetan, iragarri du nola 2023-24 denboraldia amaituta, alegia, igandean, kluba utziko duen; azken partida San Mamesen jokatuko du, Sevilla aurkari. Eunate Arraizak gogora ekarri du 2026an talde zuri-gorriarekin lortu zuen Ligako titulua.

Yulema Corres eta Garazi Muruak futbola utziko dute denboraldi amaieran

Yulema Corres eta Garazi Muruak futbola utziko dute denboraldi amaieran

Yulema Corres eta Garazi Muruak Athleticen bizitako momentuak ekarri dituzte gogora futbola utzi aurretik. Adierazi dute pixkanaka hartzen joan direla futbola uztearen erabakia, bai adinagatik bai eta lesioengatik.

Ander Herrera: ''Oraindik gogotsu nago, energia askorekin''

Ander Herrera: ''Oraindik gogotsu nago, energia askorekin''

Ander Herrera Athleticeko jokalariak beste denboraldi batez jarraituko du taldean, ostegun honetan baieztatu duenez. Futbolaria zoriontsu agertu da erabakiarekin.

Eibarrek galdu egin du Oviedoren aurka, 0-2, eta igoerako play-offetik kanpo gelditu da

Eibarrek galdu egin du Oviedoren aurka, 0-2, eta igoerako play-offetik kanpo gelditu da

Alemaok, 59. minutuan, eta Sebas Moyanok, 79.ean, bigarren zatian, Asturiaseko taldearen bi golak egin dituzte. Joseba Etxeberriak zuzendutako gizonek ahalegin handia egin dute, baina ezin izan dute golik sartu, eta Hypermotion Ligan lehiatuko dira 2024-25 denboraldian.
Alaves, Athletic, Eibar, Osasuna eta Realaren denboraldiaurreko partida guztiak

Alaves, Athletic, Eibar, Osasuna eta Realaren denboraldiaurreko partida guztiak

EA Sports Ligako eta Hypermotion Ligako euskal taldeek abuztuaren 16an hasiko den denboraldia prestatzeko neurketak jokatuko dituzte uztailean eta abuztuan.
Ander Herrerak Athleticekin berritu du, 2024-25 denboraldirako

Ander Herrerak Athleticekin berritu du, 2024-25 denboraldirako

Erdilariak, hala, seigarren denboraldia beteko du, Athleticeko jokalari bezala, bi etapatan (2011tik 2014ra bitartean, eta 2022tik). 175 partidatan zelairatu da Herrera Bizkaiko taldearekin, eta 11 gol sartu ditu; Errege Kopako txapeldun da, bai eta Kopako eta Europa Ligako txapeldunorde ere.
Joseba Etxeberria: ''Kolpe oso gogorra da. 0-1eko gol horrek min handia eman digu''

Joseba Etxeberria: ''Kolpe oso gogorra da. 0-1eko gol horrek min handia eman digu''

Eibarreko entrenatzaileak, Ipuruako partida amaituta eta talde armagina igoerako play-offetik kanpo geldituta, onartu du bere jokalariek kolpe latza jaso dutela, Oviedoren aurka.

Angel Alcalde: ''Olsarkortasun handiagoa dago, jokalariak hartzean; orain, kimuetan ere''

Angel Alcalde: ''Olsarkortasun handiagoa dago, jokalariak hartzean; orain, kimuetan ere''

Angel Alcalde Taxoareko zuzendariak, asteazkenean, parte hartu du Taxoare Metodoaren laugarren eta azken fasearen aurkezpenean. Zehaztu duenez, Osasunako harrobiko jokalari batek kluba uztea erabakitzen duenean, arrazoia beti izaten da ekonomikoa.

Mikel Gonzalez: ''Athleticek Euskal Herri osoko jokalariak fitxatzen ditu, beti gertatu da hori''

Mikel Gonzalez: ''Athleticek Euskal Herri osoko jokalariak fitxatzen ditu, beti gertatu da hori''

Mikel Gonzalez Athleticeko Futbol zuzendariak, galdetu diotenean ea lehia egon litekeen Realarekin jokalari gazteak fitxatzean, honako hau zehaztu du: "Gure helburu bakarra da proiekturik onena garatzea, Athletic handiagoa egiteko. Ez gara geldituko".

Eibarreko zaleak, ilusio handiz eta baikor, Real Oviedoren aurkako partidari begira

Eibarreko zaleak, ilusio handiz eta baikor, Real Oviedoren aurkako partidari begira

Hiria goizetik dago jantzita Eibarrekin koloreez, eta talde armaginaren zaleak irrikan daude, arratsalde-gauean Ipuruara joan eta jokalariak animatzeko, EA Sports Ligarako igoerako play-offeko aurreneko kanporaketako itzuliko neurketan.

Mikel Merino: ''Ezaguna iruditzeak esan nahi du Realan gauzak ondo egiten ari direla''

Mikel Merino: ''Ezaguna iruditzeak esan nahi du Realan gauzak ondo egiten ari direla''

Mikel Merinok, Realeko erdilariak, komunikabideen aurrean hitz egin du Espainiako selekzioak Eurokopa jokatu aurretik egindako kontzentrazioan. Jokalari nafarrak beste talde batean koka dezaketen zurrumurruei buruz hitz egin du.

Miguel de la Fuentek Alaves utzi du eta Leganesen arituko da

Miguel de la Fuentek Alaves utzi du eta Leganesen arituko da

Leganesek De la Fuenteren gain zeukan derrigorrezko eroste-aukera gauzatu du, Lehen Mailara igo ondoren.
Eunate Arraizak Athletic utziko du

Eunate Arraizak Athletic utziko du

Jokalari nafarrak 12 denboraldi egin ditu talde zuri-gorrian, 311 neurketa jokatuta. 19 gol sartu ditu bere ibilbidean.
Athleticek lagunartekoa jokatuko du Stuttgart Bundesligako txapeldunordearen aurka

Athleticek lagunartekoa jokatuko du Stuttgart Bundesligako txapeldunordearen aurka

Norgehiagoka abuztuaren 10ean jokatuko dute, Alemanian, Stuttgart hiriko MHP Arena futbol-zelaian. Lehoiek aurredenboraldian jokatuko duten laugarren partida izango da.
Arene Altonagak kontratua berritu du Eibarrekin beste denboraldi batez, 2025 arte

Arene Altonagak kontratua berritu du Eibarrekin beste denboraldi batez, 2025 arte

Armaginen kapitainak 100 partida baino gehiago jokatu ditu taldean eta 2025eko ekainera arte luzatu du bere kontratua.
Joseba Etxeberria: ''Nahiz eta berdinketarekin finalera joan, gure asmoa garaipena lortzea da''

Joseba Etxeberria: ''Nahiz eta berdinketarekin finalera joan, gure asmoa garaipena lortzea da''

Eibarrek igoera play-offeko kanporaketako itzuleko partida jokatuko du Ipuruan asteazkenean, 21:00etatik aurrera, Oviedorn aurka. Joanekoan hutsean amaitu zuten.

Realak lagunartekoa jokatuko du FC Union Berlin taldearen aurka, abuztuaren 9an, Alemanian

Realak lagunartekoa jokatuko du FC Union Berlin taldearen aurka, abuztuaren 9an, Alemanian

Donostiarrek iragarritako bosgarren lagunartekoa da, Alaves, Toulouse, Osasuna eta Stade Rennais taldeen aurka jokatuko dituenen ostean.
Jagoba Arrasate, Mallorcako entrenatzaile berria

Jagoba Arrasate, Mallorcako entrenatzaile berria

Osasunako entrenatzaile ohia ondorengo hiru denboraldietan arituko da Mallorcan, 2026-27 denboraldiko amaierara arte. Reala 2013-14 eta 2014-15 denboraldietan zuzendu zuen, eta Osasuna 2018tik 2024ra bitartean; beraz, Mallorca da berriatuarrak Lehen Mailan entrenatuko duen hirugarren taldea.
Athleticek galdu egin du Real Madrilen etxean (1-0)

Athleticek galdu egin du Real Madrilen etxean (1-0)

Paula Comendadorrek egin du partidako gol bakarra, 69. minutuan.

Genuine Ligak 1.400 jokalari, 300 teknikari eta 550 boluntario bildu ditu Getafen

Genuine Ligak 1.400 jokalari, 300 teknikari eta 550 boluntario bildu ditu Getafen

Genuine Ligak Getafen amaitu du 2023-2024 denboraldia, edizio honi agur esateko itxiera jardunaldietan.

Eider Aranak 8 segundora sartu du F Ligako historiako golik azkarrena

Eider Aranak 8 segundora sartu du F Ligako historiako golik azkarrena

Eider Arana, Eibarreko jokalariak sartu du F Ligako golik goiztiarrena, armaginek Costa Adejeren aurka bana berdindu duten partidan. Atzelariak 8 segundo besterik ez ditu behar izan.

Eibarrek berdindu egin du Costa Adejeren kontra (1-1)

Eibarrek berdindu egin du Costa Adejeren kontra (1-1)

Eibarrek bana egin du Costa Adejeren aurka Tenerifen. Jaitsiera tokiak oso atzean utzi dituzte armaginek bigarren itzulian lortutako emaitzei esker, helburua beteta trankil jokatuko dituzte denboraldiko azken bi partidak.

Realak mendean hartu du Madril CFF (2-3)

Realak mendean hartu du Madril CFF (2-3)

Azken txanpan garaipena erdietsi du Realak Madril CFFren zelaian, partida oso maldan gora zuenean. Txuri-urdinek denboraldiko joera berretsi dute Fuenlabradan: aurpegi ezberdinak, partida berean.

Santi Idigorasek, Ricardo Sa Pintok, Javi Graciak eta Xabi Prietok Realaren momentua goretsi dute

Santi Idigorasek, Ricardo Sa Pintok, Javi Graciak eta Xabi Prietok Realaren momentua goretsi dute

Chillida Lekun batu dira, larunbatean, "Korner" egitasmoaren testuinguruan. Imanolen lana nabarmendu dute, taldearen gaurkotasuna hizpide.

Ilusioa eta kiroltasuna nagusi Genuine Ligako azken fasean

Ilusioa eta kiroltasuna nagusi Genuine Ligako azken fasean

Reala, Alaves, Eibar, Osasuna eta Athletic Genuine Ligaren itxieran ari dira parte hartzen asteburuan Getafen. Futbolaz ari dira gozatzen, baita zaleak ere, giro ederra baitago, zelaian zein harmailetan.

Joseba Etxeberria: ''Uste dut taldearen irudia oso ona izan dela, jakinda playoff bat dela''

Joseba Etxeberria: ''Uste dut taldearen irudia oso ona izan dela, jakinda playoff bat dela''

Eibarrek Real Oviedoren aurka jokatu du igoera lortzeko playoffetako joaneko partidan eta berdindu egin dute (0-0).

Eibarrek 0-0 berdindu du Oviedorekin igotzeko play-offeko finalerdietako joaneko partida

Eibarrek 0-0 berdindu du Oviedorekin igotzeko play-offeko finalerdietako joaneko partida

Armaginek golik gabe berdindu dute Carlos Tartieren jokatutako neurketa, eta kanporaketa ekainaren 12an erabakiko da Ipuruan.
Joseba Etxeberria: ''Oso gogotsu eta konfiantzarekin gaude''

Joseba Etxeberria: ''Oso gogotsu eta konfiantzarekin gaude''

Eibarrek bihar hasiko ditu Lehen Mailara igotzeko play-offak. Oviedori egingo diete bisita armaginek joaneko partidan. Zaila izango dela jakitun den arren, Joseba Etxeberriak erronkari ekiteko prest ikusten du taldea.

Arroyo, Sanchez Verari buruz: ''Entrenatzaile berria bera bada, ziur Realari bultzada emango diola''

Arroyo, Sanchez Verari buruz: ''Entrenatzaile berria bera bada, ziur Realari bultzada emango diola''

Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdina zuzentzeari utziko dio denboraldi amaieran. Gauzak horrela, ustez bera karguan ordezkatuko duen Jose Luis Sanchez Vera egungo Levanteko teknikariari buruz hitz egin du. (adierazpenak, gaztelaniaz)

Simon, Remiro, Vivian, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Nico Williams, Eurokoparako behin betiko deialdian

Simon, Remiro, Vivian, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Nico Williams, Eurokoparako behin betiko deialdian

Espainiako selekzioak ofizial egin du 2024ko Eurokoparako 26 jokalariz osatutako deialdia. Luis de La Fuente hautatzaileak zazpi euskal jokalari eramango ditu Alemaniara, eta Pau Curbasi, Aleix Garcia eta Marcos Llorente baztertu ditu.
Yulema Corresek futbola utziko duela iragarri du

Yulema Corresek futbola utziko duela iragarri du

Yulema Corres Athleticeko jokalariak bere ibilbide profesionalari amaiera eman dio. Athleticeko golegileen rankingeko seigarrenak, 68 gol egin eta 203 partida ofizial jokatu ditu 2014an Athleticera iritsi zenetik, eta erasoko erreferenteetako bat izan da talde zuri-gorrian hamarkada batez.

Yulema Corresek futbola utziko duela iragarri du

Yulema Corresek futbola utziko duela iragarri du

Aurrelari gasteiztarrak, Athleticeko golegileen rankingeko seigarrenak, hamarkada bat eman du zuri-gorriz jantzita, eta 203 partida jokatu ditu eta Ligako titulu bat irabazi du.
1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 38

Girona 7 0 Granada
Osasuna 1 1 Vila-real
R. Sociedad 0 2 At. Madril
Almeria 6 1 Cadiz
Rayo Vall. 0 1 Athletic
R. Madril 0 0 Betis
Getafe 1 2 Mallorca
Celta 2 2 Valentzia
Las Palmas 1 1 Alaves
Sevilla 1 2 Bartzelona

  • F Liga 2023-2024

    F Liga 2023-2024

    Espainiako emakumezkoen futbol liga partidak eta albisteak eitb.eus-en

  • Errege Kopako finala

    Errege Kopako finala

    Zein taldek irabaziko du aurten Errege Kopako finala? Albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en

  • Golak

    Golak

    Santander eta SmartBank ligetako laburpen bideoak eta jokaldirik onenak eitb.eus-en.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
15 11:00 - 13:30 TXIRRINDULARITZA | Suitzako Itzulia (1. etapa)
15 12:00 - 14:00 PILOTA | Zaramagako Afizionatuen Txapelketa
15 15:00 - 17:30 TXIRRINDULARITZA | Suitzako Itzulia (7. etapa)
15 17:15 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoa: Artola-Imaz vs Laso-Mariezkurrena II
16 22:30 - 01:00 ZESTA-PUNTA | Donostia Grand Slam: Elaia-Araia vs Erika-Oaia / Bixente-Oyhenard vs Goitia-Salegi