Saskibaloia

1 / 30 Hurrengoa
Lointek Gernika Bizkaiak Laura Westerik fitxatu du datorren denboraldirako

Lointek Gernika Bizkaiak Laura Westerik fitxatu du datorren denboraldirako

IDK Euskotren taldetik dator eta aurreko denboraldian 5,6 puntu, 3,1 errebote eta 1,2 asistentzia lortu ditu batez beste partidako Herbehereetako jokalariak.
Melwin Pantzarrek 2026ra arte jarraituko du Surne Bilbao Basketen

Melwin Pantzarrek 2026ra arte jarraituko du Surne Bilbao Basketen

Pantzarrek 24 urte ditu eta partidako 8,7 puntu, 3,1 errebote eta 2,5 asistentziako batez bestekoak lortu ditu taldearekin ACBn egin duen lehen denboraldi osoan, eta 12,1 kredituko balorazio.
Iris Mbulitok IDK Euskotrenen jarraituko du beste denboraldi batez

Iris Mbulitok IDK Euskotrenen jarraituko du beste denboraldi batez

Jokalari kanariarrak Donostian segiko du 2025era arte; beraz, bigarren denboraldia osatuko du taldean, asteazken honetan klubak jakinarazi duenez.
Dusko Ivanovicek ez du Baskonia zuzentzen jarraituko

Dusko Ivanovicek ez du Baskonia zuzentzen jarraituko

Gasteizko taldeak eta Montenegroko entrenatzaileak hurrengo denboraldian elkarrekin ez segitzea erabaki dute.
Marta Alberdik Lointek Gernikan jarraituko du beste denboraldi batez

Marta Alberdik Lointek Gernikan jarraituko du beste denboraldi batez

Horrenbestez, 23 urteko harrobiko jokalariak bosgarren denboraldia egingo du Gernikako taldean. Albiste horrez gain, Itziar Ariztimuñok ere jarraituko duela iragarri du berriki klubak, baita Kendra Chery jokalari frantziarra fitxatu duela ere.
Panathinaikosek Euroligako finala irabazi dio Real Madrili (77-95)

Panathinaikosek Euroligako finala irabazi dio Real Madrili (77-95)

Chus Mateoren taldea aurretik izan da atsedenaldian, baina bigarren zati kaskarra jokatu eta ezin izan dute Euroliga hamabigarrenez irabazi.
Jon Arrinda Bilbao Basketeko sortzaile eta aurreneko presidentea zendu da

Jon Arrinda Bilbao Basketeko sortzaile eta aurreneko presidentea zendu da

91 urte zituela hil da. Arrindak 2000n sortu zuen Bilbao Basket, eta lau urteren buruan lortu zuen Bizkaiko klubak aurrenekoz ACB Ligara igotzea; maila horretan ibili da ordutik, 2018-19 denboraldia kenduta.
Erin Whalenek IDK Euskotren taldeko jokalari izateari utzi dio

Erin Whalenek IDK Euskotren taldeko jokalari izateari utzi dio

Ibaeta Basketek jakinarazi du jokalari estatubatuarrak ez duela Donostiako taldean jarraituko datorren denboraldian.
Gernikak Kendra Chery fitxatu du

Gernikak Kendra Chery fitxatu du

Jokalari frantziarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Gernika-Lumoko taldearekin. Frantziako Landes taldetikdator, 1,85 metro neurtzen du eta hegaleko postuan jokatzen du.
IDK Euskotrenek Nastja Claessen fitxatu du datorren denboraldirako

IDK Euskotrenek Nastja Claessen fitxatu du datorren denboraldirako

Jokalari belgikarra, Becky Masseyren herrikidea, Donostiako taldeari 'gaztetasuna eta bertikaltasuna' ematera etorriko da, klubak azaldu duenez.
Roso Buch, IDK Euskotrenen lehen fitxaketa 24-25 denboraldirako

Roso Buch, IDK Euskotrenen lehen fitxaketa 24-25 denboraldirako

Mataroko jokalaria Lointek Gernikatik dator, eta talde donostiarrean lan egindo du datorren denboralditik aurrera.
Becky Masseyk IDK Euskotrenekin berritu du, 2024-25 denboraldirako

Becky Masseyk IDK Euskotrenekin berritu du, 2024-25 denboraldirako

Hegal-pibot belgikarra, 24 urtekoa bera, duela urtebete iritsi zen Donostiako klubera. Gascan emandako aurreneko denboraldian, batez beste, 6,8 puntu sartu, 4,8 errebote hartu eta 2,5 asistentzia eman ditu, partidako.
Tomeu Rigo: ''Klub bat baino gehiago da Bilbao Basket, familia izan da niretzat''

Tomeu Rigo: ''Klub bat baino gehiago da Bilbao Basket, familia izan da niretzat''

Tomeu Rigok ez du Bilbao Basketen jarraituko. Gaur egin du klubari agur esateko prentsaurrekoa. Eskerrak eman dizkie bai zuzendaritzari bai taldekideei.

Itziar Ariztimuñok Lointek Gernikarekin kontratua berritu du beste denboraldi baterako

Itziar Ariztimuñok Lointek Gernikarekin kontratua berritu du beste denboraldi baterako

Erabaki horrekin, jokalari bilbotarrak bederatzigarren denboraldia beteko du Gernikako taldean, klubeko erreferenteetako bat izaten jarraitzeko.
Tomeu Rigok Bilbao Basket utziko du, sei denboraldi eta gero

Tomeu Rigok Bilbao Basket utziko du, sei denboraldi eta gero

Guztira, jokalariak 103 partida jokatu ditu Bizkaiko taldean: Endesa Ligako 53, Errege Kopako bat, 13 FIBA Europa Kopan, 35 Urrezko LEB Ligan eta bat Asturiasko Printzesaren Kopan.
Marta Hermidak Kutxabank Araskin jarraituko du beste denboraldi batez

Marta Hermidak Kutxabank Araskin jarraituko du beste denboraldi batez

Jokalari madrildarrak lortu ditu puntu gehien taldean: 291. Halaber, 114 errebote hartzeaz gain, 77 asistentzia egin ditu denboraldi honetan.
Lucas Fernandezek Lointek Gernika Bizkaiaren aulkian errepikatuko du

Lucas Fernandezek Lointek Gernika Bizkaiaren aulkian errepikatuko du

Fernandez bere gain jarritako konfiantzagatik eskertuta agertu da, eta dagoeneko 2024/25 denboraldiko taldea diseinatzen ari dela aitortu du.
Marinkovicek Baskonia utziko duela iragarri du

Marinkovicek Baskonia utziko duela iragarri du

Jokalari serbiarrak gutun bat argitaratu du, zaleei agur esateko. Gasteiz bihotzean eramango duela eta Baskonia “beti” babestuko duela azpimarratu du.
Alex Reyesek ez du Bilbao Basketen jarraituko

Alex Reyesek ez du Bilbao Basketen jarraituko

Hegalekoak, 30 urtekoa bera, azken lau denboraldiak eman ditu Bizkaiko taldean. 165 partida jokatu ditu, guztira; klubaren historian neurketarik gehien jokatu dituzten jokalarien zerrendan, zazpigarren postuan dabil.
Markus Howardek Baskonian jarraituko du 2028ra arte

Markus Howardek Baskonian jarraituko du 2028ra arte

Howard Euroligako eta Endesa Ligako saskiratzaile nagusia izan da 2023-2024 denboraldian, eta beste lau denboraldiz jokatuko du Gasteizko taldean.
Baskonia play-offetatik kanpo geratu da, Real Madrilen aurka 106-100 galduta

Baskonia play-offetatik kanpo geratu da, Real Madrilen aurka 106-100 galduta

Dusko Ivanovicen taldeak bederatzigarren amaitu du Endesa Ligako sailkapenean.

Bilbao Basketek porrotarekin itxi du denboraldia; 68-72 galdu du Bartzelonaren kontra

Bilbao Basketek porrotarekin itxi du denboraldia; 68-72 galdu du Bartzelonaren kontra

Surne Bilbao Basketek 68-72ko emaitzarekin galdu du Barçaren aurka jokatutako Endesa Ligako 34. eta azken jardunaldiko partida. Bilboko taldeak hamahirugarren postuan amaitu du denboraldia.

Baskoniak UCAM Murtzia menderatu du, 94-79, eta play-offetan sartzeko itxaropenari eutsi dio

Baskoniak UCAM Murtzia menderatu du, 94-79, eta play-offetan sartzeko itxaropenari eutsi dio

Dusko Ivanovicen taldeak, Vanja Marinkovicek gidatuta (29 puntu egin ditu), mendean hartu du UCAM Murtzia, eta fase erregularreko azken jardunaldian, Madril garaitu behar du, WiZink Centerren, eta BAXI Manresak Tenerifen galdu behar du, Baskoniak play-offak jokatzeko.

Bilbao Basketek ezin izan du Manresan (90-81), eta bost partida daramatza irabazi gabe

Bilbao Basketek ezin izan du Manresan (90-81), eta bost partida daramatza irabazi gabe

Jaume Ponsarnauren taldeak hainbat jokalari ditu jokatu ezinik, denboraldiko azken zati honetan; ostegunean, BAXI Manresak hartu du mendean Surne Bilbao Basket, eta Kataluniako taldeak sendo jarraitzen du play-offetan sartzeko lehian.

Alex Renfroek ezingo du jokatu ostegunean BAXI Manresaren aurka, soleoan izandako lesio batengatik

Alex Renfroek ezingo du jokatu ostegunean BAXI Manresaren aurka, soleoan izandako lesio batengatik

Bilbao Basketeko jokalaria, halaber, zalantza da Endesa Ligako azken jardunaldirako; igandean, Bilboko taldea Bartzelonaren aurka arituko da, Miribillan.
Badugu Endesa Ligako Bilbao Basket vs Bartzelona partidarako sarreren irabazlea!

Badugu Endesa Ligako Bilbao Basket vs Bartzelona partidarako sarreren irabazlea!

Jose Ignacio Gonzalezek eskuratu du sarrera bikoitza, datorren igandean, maiatzaren 12an, 14:00etan, Miribillara joateko, beltzezko gizonen Endesa Ligako partida ikustera.
Baskoniak Tiago Splitter omendu du, haren kamiseta Buesa Arenaren goialdean zintzilikatuta

Baskoniak Tiago Splitter omendu du, haren kamiseta Buesa Arenaren goialdean zintzilikatuta

Gironaren aurkako partidaren aurretik, Baskoniak omenaldia egin dio Tiago Spliterri, eta brasildarraren 21 dortsala daraman kamiseta Buesa Arenaren goialdean zintzilikatu du.

Baskoniak play-offeko postuan sartzeko aukera galdu du, Gironaren aurka galduta (92-96)

Baskoniak play-offeko postuan sartzeko aukera galdu du, Gironaren aurka galduta (92-96)

Baskoniak 92-96 galdu etxean Basquet Gironaren aurka, eta, ondorioz, ez du baliatu ligako zortzigarren postua berreskuratzeko abagunea. Kataluniarrak nagusi izan dira, hasieratik amaierara.

Palenciak Bilbao Basket jipoitu du Miribillan (80-97)

Palenciak Bilbao Basket jipoitu du Miribillan (80-97)

Dagoeneko LEB Oro mailara jaitsita dagoen Zunder Palenciak sekulako jipoia eman dio Surne Bilbao Basketi Miribillan (87-90). Jaume Ponsarnauren taldeak ez zeukan askorik jokoan, eta min hartuta dauden Adam Smith eta Keith Hornsbyren falta asko nabaritu du.

Baskoniak partida bikaina eginda esan dio agur Euroligari, Real Madrilen aurka (98-102)

Baskoniak partida bikaina eginda esan dio agur Euroligari, Real Madrilen aurka (98-102)

Gasteizko taldeak oso ondo jokatu du play-offeko hirugarren partidan, eta azken laurdenera arte izan du kontrolpean markagailua, ikusgarria izan den norgehiagokan. Talde zuria, hala, 3-0 nagusitu da kanporaketan, eta Berlingo Lauko Finalerako sailkatzea lortu du.
1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
01 17:15 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoa: Urrutikoetxea-Albisu vs Artola-Imaz

Emaitzak

jardunaldia 34

Tenerife 84 80 Manresa
Basquet Girona 79 89 Zaragoza
MoraBanc Andorra 99 71 Valentzia
Bilbao B. 68 72 Bartzelona
Obradoiro 97 71 Joventut
Real Madril 106 100 Baskonia
CB Granada 74 67 Kanaria H.
UCAM Murtzia 68 61 Breogan
Unicaja 93 69 Zunder Palencia