Eguneko Titularrak

1 / 30 Hurrengoa
Euskal Herriko laborariek AP-8 autobidea moztu dute Biriatun, bi noranzkoetan

Euskal Herriko laborariek AP-8 autobidea moztu dute Biriatun, bi noranzkoetan

Merkantzien zirkulazioa 24 orduz etengo dute mugan, 10:00etatik astearteko 10:00ak arte. Gainerako ibilgailuek, ostera, irekita dagoen errei bakarretik igaro ahalko dute.
Dozenaka traktorek Biriatuko muga blokeatzen dute bi noranzkoetan

Dozenaka traktorek Biriatuko muga blokeatzen dute bi noranzkoetan

Merkantzien zirkulazioa 24 orduz etengo dute mugan, 10:00etatik astearteko 10:00ak arte. Hori dela eta, goizean goizetik, Gipuzkoako eta Nafarroako errepideetan auto ilarak sortu dira.

La Junquera-Le Boulou mugako pasabidea ere blokeatu dute nekazariek eta abeltzainek

La Junquera-Le Boulou mugako pasabidea ere blokeatu dute nekazariek eta abeltzainek

Traktore karabana luze bat auto-ilarak sortzen ari da, Frantziako mugarako bidean. EBren babes handiagoa eta inportazioen kontrola eskatzen dute manifestariek.

Urkiolako mendatea erabat itxi dute haurrak zeramatzan autobus batek su hartu ostean

Urkiolako mendatea erabat itxi dute haurrak zeramatzan autobus batek su hartu ostean

BI623 errepideko 32. kilometroan izan da gertakaria. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ez da inor zauritu.
Xabier Ortueta: Adimen artifizialak baliabide berriak emango dizkigu eta garapena izugarria izango da

Xabier Ortueta: "Adimen artifizialak baliabide berriak emango dizkigu eta garapena izugarria izango da"

Barakaldoko BECera joan da gaur FAKTORIA, gaur hasi eta osotirala arte egingo den makina erremintaren biurtekoa bertatik bertara ikusi eta kontatzeko. 29 herrialdetatik etorritako 1500 enpresa baino gehiago elkartu dira. Xabier Ortueta klusterreko buruak esan digu, "azoka izugarria" espero dutela.
Sheinbaum izango da Mexikoko presidente, botoen laurdena zenbatuta alde handiarekin nagusitzen ari baita

Sheinbaum izango da Mexikoko presidente, botoen laurdena zenbatuta alde handiarekin nagusitzen ari baita

Ofizialistak botoen % 60 inguru jaso du, eta Xochitl Galvez opositoreak, % 28 baino ez.
Macronen Gobernuaren aurkako bi zentsura mozio bozkatuko dituzte hauteskunde europarren bezperan

Macronen Gobernuaren aurkako bi zentsura mozio bozkatuko dituzte hauteskunde europarren bezperan

Astelehen honetan egingo dituzte eztabaidak, eta aurrera egiteko aukerak urriak badira ere, Frantziako Gobernuarentzat une politiko txarrean iritsi dira.
Derrigorrezko desplazamenduek milioi bat palestinar baino gehiago urrundu dituzte Rafahetik, UNRWAren arabera

Derrigorrezko desplazamenduek milioi bat palestinar baino gehiago urrundu dituzte Rafahetik, UNRWAren arabera

Israelen azken bonbardaketek 20 pertsona baino gehiago hil dituzte Gazako hegoaldean eta erdialdean. Bestalde, urriaren 7an hildako israeldar baten gorpuzkiak aurkitu dituztela iragarri du Israelgo Armadak.
Xabier Basañez, BECeko zuzendari nagusia: 75 herrialdetatik etorritako milaka bisitari espero ditugu

Xabier Basañez, BECeko zuzendari nagusia: "75 herrialdetatik etorritako milaka bisitari espero ditugu"

Makina-erremintaren biurtekoa sektoreko Europako azoka inportanteena izan ohi da urte bikoitietan. 32. ekitaldi hau, benetan oparoa izango dela espero du BEceko zuzendari nagusiak
Uda denboraldian txakurrak onartzen dituzten Euskal Herriko hondartzak

Uda denboraldian txakurrak onartzen dituzten Euskal Herriko hondartzak

Euskal kostaldeko udalerri gehienetan debekatuta dago txakurrekin hondartzara sartzea, baina badira salbuespenak. Zeintzuk diren jakin nahi?

Auto-ilarak eta trafiko motela Gipuzkoako errepideetan, nekazarien protestagatik

Auto-ilarak eta trafiko motela Gipuzkoako errepideetan, nekazarien protestagatik

Trafikoan eragin handiena A-1 eta A-15 errepideetan izaten ari da, Villabona eta Andoain artean, Irungo noranzkoan, baita N-121-A errepidean ere, Irun inguruan.

Claudia Sheinbaum eskertuta agertu da ''Mexikoko lehen emakume presidentea'' izateagatik

Claudia Sheinbaum eskertuta agertu da ''Mexikoko lehen emakume presidentea'' izateagatik

Claudia Sheinbaum Mexikoko hautagai ofizialistak alde handiarekin irabazi ditu igande honetako hauteskundeak, Hauteskunde Institutu Nazionalak argitaratutako kontaketa azkarraren arabera.

Albiste izango dira: Traktoreak mugan, Makina-Erremintaren Biurteko Azoka eta Mexikoko hauteskundeak

Albiste izango dira: Traktoreak mugan, Makina-Erremintaren Biurteko Azoka eta Mexikoko hauteskundeak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Arau batzuk lasaitzea eta burokrazia arintzea eskatzen diete baserritarrek eurodiputatuei

Arau batzuk lasaitzea eta burokrazia arintzea eskatzen diete baserritarrek eurodiputatuei

Europar Batasuneko nekazaritza politikak baserritarren lana baldintzatzen du. Esplotazio txikiak, familian kudeatutakoak, justu justu bizirauten ari dira, bai hemen baita Portugal bezalako herrialdeetan ere.

Makina-erremintaren biurtekoa, BIEMH, zenbakitan

Makina-erremintaren biurtekoa, BIEMH, zenbakitan

Gaur zabalduko ditu ateak BECen egiten den azokarik handienak. 29 herrialdetatik etorritako 1.558 enpresak erakutsiko dituzte euren produktuak eta berrikuntzak bertan.

Makina-erremintaren erronkak: digitalizazioa, robotizazioa, automatizazioa eta etengabeko prestakuntza

Makina-erremintaren erronkak: digitalizazioa, robotizazioa, automatizazioa eta etengabeko prestakuntza

Euskal Herriko makina-erremintaren sektorea puntako teknologia eskatzen duen makina handietan eta soluzio konplexuetan espezializatu da azken urteetan. Bide horretan aurrera egiteko berritzen jarraitzea eta langileen trebakuntza handitzea du helburu epe ertainean.
Ixaka Egurbide (IMH) : ''Zientzia eta ingeniaritza profiletako profesionalak behar ditu sektoreak''

Ixaka Egurbide (IMH) : ''Zientzia eta ingeniaritza profiletako profesionalak behar ditu sektoreak''

Azken urteetan, teknologia berrietan, robotizazioan, digitalizazioan eta automatizazioan espezializatutako langileak trebatzen ari dira Elgoibarko IMH Campusean. Gazteez gainera, jakintza berriak nahi dituzten langileak ere bertaratzen dira, Ixaka Egurbide zuzendari gerentearen hitzetan.

Ostiralean Alemanian, Mannheimen hirian, labankatu zuten polizia hil egin da

Ostiralean Alemanian, Mannheimen hirian, labankatu zuten polizia hil egin da

Ostiralean Mannheimen labanaz eraso zioten 29 urteko agentea hil egin da igande arratsalean, zituen zaurien ondorioz. Erasotzailea jatorri afganiarreko 25 urteko gizon bat da, duela hamar urte iritsi zena Alemaniara, eta erasoaren ondoren atxilotu egin zuten. Tirokatu egin zuten eta larri dago.

Asurmendi ahizpek haien lan berriak aurkeztu dituzte Londresen

Asurmendi ahizpek haien lan berriak aurkeztu dituzte Londresen

Idoia Asurmendi abeslari aramaioarrak bere azken lana, 'De amar y Desandar' aurkeztu zuen atzo Londresen, Camden auzoan. Ez zuen bakarrik egin; bere ahizpak, Bea Asurmendik ere bere lehen singlea eskaini du: 'Otsemeak'.

Kaliforniako ehunka bizilagun etxetik atera dituzte, 44,5 kilometro koadro baino gehiagoko sute baten ondorioz

Kaliforniako ehunka bizilagun etxetik atera dituzte, 44,5 kilometro koadro baino gehiagoko sute baten ondorioz

Gogotik ari dira lanean Kaliforniako suhiltzaileak, hegazkinen laguntzarekin, larunbatean hasi zen eta igande honetan piztuta jarraitzen duen sute bati aurre egiteko. San Frantziskoko badiaren eta Kaliforniako erdigunearen arteko eremu batean piztu da sutea, agintariek adierazi dutenez.

21 urteko gidari bat atxilotu dute Irurtzungo hotel bateko terrazan bi emakume harrapatu ostean

21 urteko gidari bat atxilotu dute Irurtzungo hotel bateko terrazan bi emakume harrapatu ostean

Harrapatutako bi emakumeak, 29 eta 51 urtekoak, anbulantzian eraman behar izan dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Astelehenean errepideetara itzuliko dira traktoreak, eta Biriatu moztuko dute 24 orduz

Astelehenean errepideetara itzuliko dira traktoreak, eta Biriatu moztuko dute 24 orduz

Merkantzien zirkulazioa etengo dute mugan, asteleheneko 10:00etatik astearteko 10:00ak arte, eta, beraz, eragin handiak espero dira trafikoan, bi noranzkoetan. Ahal izanez gero, bertatik ez ibiltzeko gomendatu dute trafiko agintariek.
Martxan da bozketa Mexikon, Claudia Sheinbaum faborito dela

Martxan da bozketa Mexikon, Claudia Sheinbaum faborito dela

Inkestek Sheinbaum eta Galvez jotzen dituzte faborito. Beraz, ezustekorik ezean, lehendabizikoz emakume batek hartuko du Mexikoko Presidentetza. Ia 100 milioi mexikar daude hauteslekuetara deituta, eta 20.000 kargu daude jokoan.
Milaka lagun batu dira Ordizian Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko

Milaka lagun batu dira Ordizian Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko

Antolatzaileek "politika egokiak, ausartak eta baliabideak" eskatu dizkiete agintariei, "elkarbizitza, berdintasuna, justizia soziala, inklusioa eta euskalduntzea" bermatzeko.
Silvio Rodriguez: Une zailetan artea are beharrezkoagoa dela uste dut

Silvio Rodriguez: "Une zailetan artea are beharrezkoagoa dela uste dut"

Troba berrian lanean jarraitzen duen bakarretakoa da Silvio Rodriguez, eta disko berria dakar, 'Quería saber', gai, une eta genero nahasketa bat, "ñabardurak" eta tolerantziaren aldeko deia, eta esperantzarakoa, Kuba bere jaioterriak bizi duen gisako krisietarako.
200 metroko garabi bat jarri dute Familia Santuan obrak amaitzeko

200 metroko garabi bat jarri dute Familia Santuan obrak amaitzeko

Joan dan azaroan Ebanjelarien dorreen multzoa burutu ondoren, Familia Santuari Jesukristoren dorrea baino ez zaio geratzen erdiko dorreen multzoa amaitzeko.

Kharkiveko egoerari eusteko gai da oraingoz Ukraina, Errusiari erasotzeko jasotako baimenen ondorioen esperoan

Kharkiveko egoerari eusteko gai da oraingoz Ukraina, Errusiari erasotzeko jasotako baimenen ondorioen esperoan

Zelenskik uste du Errusiako helburu militarrei eraso egiteko jasotako baimenak indarren arteko asimetria murriztuko duela.
Elkarretaratzea deitu dute Atharratzen, Le Trinquet tabernan agertu diren pintada homofoboak salatzeko

Elkarretaratzea deitu dute Atharratzen, Le Trinquet tabernan agertu diren pintada homofoboak salatzeko

Gunea kudeatzen duen Prefosta elkarteak azaldu duenez, sexu-askatasunari eta LGBTQIA+ kolektiboko pertsonen eskubideei buruzko jardunaldia egin zuen apirilean bertan, eta horrekin lotzen dute erasoa.
Ongizate estatua eta Europako gerra giroa mintzagai, hauteskunde kanpainaren 11. egunean

Ongizate estatua eta Europako gerra giroa mintzagai, hauteskunde kanpainaren 11. egunean

EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 11. egunean.

Jaia eta aldarrikapena zabaldu ditu Ordizian Euskal Eskola Publikoaren festak

Jaia eta aldarrikapena zabaldu ditu Ordizian Euskal Eskola Publikoaren festak

Lau gunetan banatuta, goiz eta arratsalde, ume zein helduentzako jarduerak izan dira herrian. Kalerik kale ere ibili dira dantza zein musika ikuskizunak.

Frankismoan fusilatutako 10 trenbide-langileren aldeko memoriala inauguratu dute Baternainen

Frankismoan fusilatutako 10 trenbide-langileren aldeko memoriala inauguratu dute Baternainen

10 langileak Arrotxapean atxilotu zituzten 1936an, eta ez zuten haien berririk izan 2022an aurkitu zituzten arte. Haien oroimenez, monolito bat eta eskultura bat inauguratu dituzte.

Kapelen eta burukoen desfilea egin dute bigarren urtez Donostian

Kapelen eta burukoen desfilea egin dute bigarren urtez Donostian

San Martin Auzo Elkarteak antolatuta, Miramar jauregian elkartu eta Kontxatik paseoa egin dute ehunka donostiarrek kapela jantzita, udari hasiera emateko. Auzoa ezagutarazteko abiatutako ekimena tradizio bihurtzeko bidean da arrakasta ikusita.

Eguzkitsu eta bero dator astea

Eguzkitsu eta bero dator astea

Bihar, astelehena, egunaren lehen zatian, hodeiak nagusituko dira isurialde atlantikoan. Arratsaldean, lainoak saretu egingo dira, eta eguzkiak aginduko du egunaren azken partean. Astearterako, egun eguzkitsua iragarri dute, eta uda garaiko tenperaturak izango dira.
Zein da gerraren soinua?

Zein da gerraren soinua?

Gazako droneek ez dute Gernika bonbardatu zuten hegazkinen soinu bera egiten. Bonbardaketen aurretik ez da beti sirena jotzen. Entzun gerraren hotsak Xabier Erkizia Amarauna saioko soinu artistak Gernika-Lumoko Bakearen Museoan jarri duen Aire Errea erakusketaren harira
Txakurrak bizia salbatu zion nire amari

"Txakurrak bizia salbatu zion nire amari"

Mendian zebilela istripu larria izan zuen Arantxak. Bere txakurrak salbatu zion bizia. Hala kontatu digu Asier Aranburu semeak
Edanda zihoan gidari bat bidetik atera eta terraza batean zeuden bi emakume harrapatu ditu Irurtzunen

Edanda zihoan gidari bat bidetik atera eta terraza batean zeuden bi emakume harrapatu ditu Irurtzunen

13:00ak inguruan gertatu da ezbeharra. Gidaria Machain hoteleko terrazara sartu da autoarekin eta albo baten gainean biratuta gelditu da. Alkohol frogan emandako tasa altuagatik, bide-segurtasunaren kontrako delitua leporatuta inputatuko dute. Bi emakumeak erietxera eraman dituzte zaurituta.

120 palestinarren gorpuak aurkitu dituzte Jabalian, tropa israeldarrak atera ostean

120 palestinarren gorpuak aurkitu dituzte Jabalian, tropa israeldarrak atera ostean

Gudan hildako palestinarrak 36.439 dira jada, horien % 70 emakumeak eta haurrak, azken 24 orduetan 60 gehiago hil baitira, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.
Zer edo nor egon liteke Iberdrola, Decathlon, Ticketmaster edota Santander-ek izandako zibererasoen atzean?

Zer edo nor egon liteke Iberdrola, Decathlon, Ticketmaster edota Santander-ek izandako zibererasoen atzean?

Iberdrola, Decathlon, Ticketmaster, Santander... Luzea da maiatzean zibererasoak izan dituzten konpainien zerrenda. Zerk huts egin du? Nor izan liteke erasoen egilea? Herritarrok zer egin genezake? Devi Yerga kriminologoa eta Maria Ochandorena kriminologo eta ziberdelituetan adituari galdetu diegu
Enriqueta Martí Bartzelonako vanpiroaren historia

Enriqueta Martí Bartzelonako vanpiroaren historia

Umeak bahitu, zatitu eta haien gorpuzkiekin ukenduak egiten omen zituen. XIX. mende amaierako Katalunian jaiotako emakumearen bizitza eta profil kriminologikoa aztertu digu Devi Yerga Amarauna saioko kriminologoak.
Gurasoek beldurrak baztertu behar dituzte azterketetan dabiltzan seme-alabekin eta goxotasunez zaindu

"Gurasoek beldurrak baztertu behar dituzte azterketetan dabiltzan seme-alabekin eta goxotasunez zaindu"

Kurtso amaieran azterketetan dabiltzan gaztetxoen gurasoentzat gomendio interesgarriak eman dizkigu Ainara de Migelek. Urnietako Ikasmin ikasketa zentruko irakaslea da orain hogei urte baino gehiagotik, eta ongi ezagutzen du nerabeek zer behar duten garai hauetan.
1 / 30 Hurrengoa