EITB Euskal Kantak
WhatsApp zerbitzua
EiTB Euskal Kantak irrati digitala zuk osatuko duzu orain
WhatsApp audioak bidali ahal izango dira, kantu proposamenak egiteko.
-
Whatsapp
Orain gutxi sortu da EiTB Euskal Kantak, gure lehen irrati digitala. Bertan, euskara hutsean eginiko musika entzun ahal izango da, eta orain, gainera, zure proposamenak hartuko ditugu WhatsApp bidez. Horretarako, 607 707 017 telefonora WhatsApp audio bat bidali, eta zure eskaria irratian entzungo da, hautatutako euskal kantuarekin batera.