cerrar buscador

Politika

Moncloa

Gaur argituko du Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente karguan jarraituko duen ala ez

EITB Media

  • Jendetza, larunbatean, Ferraz kalean. EFE.

    Jendetza, larunbatean, Ferraz kalean. EFE.

Bere etorkizunari buruz hausnartzeko egun batzuk hartuko zituela iragarri ostean, Pedro Sanchezek agerraldia egingo du astelehen honetan Moncloan. Ez ministorik, ez PSOEko buruzagirik, inor ez da ausartu esaten zer erabaki hartuko duen.

Politika

Sanchezen erabakia

Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, Kongresuaren aurrean demokrazia aldarrikatzeko

Agentziak | EITB Media

Pedro Sanchezen agerraldia baino ordu batzuk lehenago, 'Por amor a la democracia' (Demokaziarekiko maitasunagatik) lelopean egin da. Halaber, "ez dira pasatuko" edo "mafia judiziala gelditu behar da" bezalako leloak entzun dira, baita Sanhcez eta haren emazte Begoña Gomezen aldeko oihuak ere.

Politika

Sanchezen etenaldia

0:34

PSOEren milaka jarraitzaile elkartu dira Ferrazen, Batzorde Federalak Sanchez babestu duen bitartean

Agentziak | EITB Media

Pantaila erraldoi batean eman dituzte Batzorde Federaleko hitzaldiak, Ferrazen. Monterok alderdiaren babes osoa helarazi dio Sanchezi, eta geratzeko eskatu dio.

1:18

PSOE

Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''

EITB MEDIA

Maria Jesus Monterok dimisioa ez emateko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, PSOEren Batzar Federalean, eta alderdiaren babesa helarazi die hari eta haren emazte Begoña Gomezi. "Lokatzik ez da munduan zurekin gizarte hobea lortu dugula ezkutatuko duenik", esan dio.

Gizartea

Nafarroa

Gizon batek semea hil du tiroz Labion

eitb media

Foruzainek atxilotu egin dute gizona, 80 urtekoa, 08:15 aldera izan den hilketaren ostean. Semeak 50 urte zituen.

Politika

Arrankudiaga

Angel Egaña gudaria omendu dute haren gorpuzkiak Valladolideko hilobi batetik atera ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

1938ko ekainaren 2an hil zuten Valladoliden, 24 urte zituela. Egañaren gorpuzkiak Valladolideko El Carmen hilerriko hobi batean egon dira, eta bertako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak errekuperatu ditu. Gerora, Gogorak identifikatu ditu.

Politika

A21EKO HAUTESKUNDEAK

  • Eneko Andueza eta Andoni Ortuzar, Ajuria Enean egindako bilera batean

    Eneko Andueza eta Andoni Ortuzar, Ajuria Enean egindako bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE

Gobernua osatzeko negoziazioak abiatuko dituzte EAJk eta PSE-EEk astelehen honetan

EiTB Media

Bilera 11:30ean egingo dute, Sabin Etxean. Andoni Ortuzar, Imanol Pradales, Joseba Aurrekoetxea eta Bakartxo Tejeria izango dira bertan EAJren izenean, eta Eneko Andueza, Miguel Angel Morales eta Begoña Gil, berriz, PSE-EE ordezkatuz. Bestalde, EAJk ez du bilera errondarik egingo.

Politika

UPN

0:59

Ibarrola UPNko presidente aukeratu dute, botoen % 81 emanda

Agentziak | EITB Media

Hala, karguan bederatzi urte eman dituen Javier Esparzaren lekua hartuko du Ibarrolak. Tuterako alkate Alejandro Toquero izango da presidenteordea.

1:22

Prentsa askatasuna

Atxilotu eta bi urtera Pablo Gonzalezen epaiketak datarik ez duela salatu dute lagun eta senideek

Aldarrikapen eguna izan dute gaur Nabarnizen. Oihana Goiriena Pabloren bikotekideak eskatu du epaiketa egin arte aske utz dezatela edo gertuko kartzela batera ekar dezatela.

Gizartea

Arrazismoa futbolean

1:05

Nico Williamsek Metropolitanon jasotako kantu arrazistak salatu egingo ditu Ligak

Agentziak | EITB Media

Jokalariak partida ostean azaldu zuenez, "tximino soinuak" entzun zituen korner bat ateratzera joan zenean, eta "ez da normala zure azalaren koloreagatik irainak jasotzea", erantsi zuen. Poliziak dagoeneko identifikatu du irainen egilea.

Mundua

GAZA, ERASOPEAN

  • Katz, Borrellekin. Argazkia: EFE

    Katz, Borrellekin. Argazkia: EFE

Israelek dio Rafahren lurreko inbasioa bertan behera utziko duela Hamasekin bahituei buruzko ituna eginez gero

AGENTZIAK | EITB Media

Hamasek hiriaren lurreko inbasioa galarazteko izango lukeen "azken aukera" izango omen da. Astelehenean Hamaseko ordezkaritza bat Egiptora iristea espero da, Jalil al Haya buru duela. Egipto da, Qatarrekin batera, Hamasen eta Israelen arteko elkarrizketetan bitartekari.

Felipe Etxebarria

Gaza erasopean

Ekonomia

aldirikoak

  • Renfeko geltokia Donostian

    Renfeko geltokia Donostian.

Aurrerantzean tren gutxiago egongo da Gipuzkoako Aldirietan, eta polikiago joango dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ordutegi berriak ordutegi-eskaintza murriztea dakar, bide bakarra eta abiadura-muga ezarriko baitira Hernani eta Donostia artean, eta bidaia-denborak handituko baitira Andoain-Irun tartean.

Gizartea

Bilbo

  • Bilboko Zabalguneko aparkaleku berria. Argazkia: Bilboko Udala

    Bilboko Zabalguneko aparkaleku berria. Argazkia: Bilboko Udala

Bilboko Zabalguneko aparkalekua itxita dago 2026ko udazkenera arte

agentziak | eitb media

Lanak amaitu ostean, aparkaleku berriak 549 plaza izango ditu, eta horietako 114 egoiliarrek eskuratu ahal izango dituzte, zozketa bidez.

1:35

Osasuna eta lana

Digitalan kanpaina jarri du abian Osalanek, teknologia berriek lan baldintzetan duten eragina ezagutzeko

10 galdera eginda, langileen osasun digitala neurtzen du Digitalanek, eta egoera hobetzeko gomendioak ematen ditu.

Gizartea

Nafarroa

Fiskaltzak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatuko du gizon batentzat haur-pornografia egotzita

agentziak | eitb media

Eduki pedofiloa duten 25.000 artxibo aurkitu zituen Poliziak horren etxean. Asteartean hasiko da epaiketa, Nafarroako Justizia Jauregian.

Gizartea

Bizikleta istripua

  • Andia mendilerroan izandako istripua. Argazkia: Foruzaingoa.

    Andia mendilerroan izandako istripua. Argazkia: Foruzaingoa.

Hiru txirrindulari zauritu dira gaur Nafarroan gertatutako bi istriputan

Bi txirrindulari zauritu dira, bat larri, Andia mendilerrotik tropelean zihoazela ibilgailu batek harrapatuta. 50 urteko beste gizon bat larri zaurituta eraman dute ospitalera, Arguedasen bizikletatik erorita.

Gizartea

EGURALDIA

  • San Sebastián. Foto: Txomin Rezola

    San Sebastián. Foto: Txomin Rezola

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

EITB Media

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.

kultura

- Euskal zinema

Asier Altunaren ''Karmele'' film luzea filmatzen hasi dira

EITB MEDIA

Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte grabatuko dute Euskal Herri osoan zehar. Lanak EITBren parte-hartzea du.

kultura

Saria

0:24

Vianako Printzea Kulturaren Saria, Alfredo Sanzol antzerkigilearentzat

N. V. | EITB Media

Talentu Artistikoaren Sustapena saria, 30 urtetik beherakoei zuzendua, bestalde, Celia Carrasco poetak jasoko du.

Erlazionatutako edukiak:

Zinema

Maiatzak 14-25

  • ''Tasio''ren kartela

    "Tasio"ren kartela

"Tasio" filma Cannesen emango dute, zaharberrituta

N. V. | EITB Media

Montxo Armendarizen pelikula Cannes Classics atalean proiektatuko dute, estreinatu zenetik berrogei urte bete direnean.

1:02

Artea

''Entresaka'' Ibon Aranberriren erakusketa ireki du Artiumek

Artelan sortak artistaren ekoizpenaren bi hamarkada baino gehiago hartzen ditu, 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte. Irailaren 29ra arte egongo da ikusgai Gasteizko museoan.

Literatura

Elkarrizketa

  • Jasone Osoro idazlea, ''Arrakasta'' saiakeraren egilea

    Jasone Osoro idazlea, "Arrakasta" saiakeraren egilea

Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"

Natxo Velez | EITB Media

Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.

kultura

Gayarren

Alfredo Sanzolek Federico García Lorcaren testu bat moldatu du, lehen aldiz, eta, besteak beste, Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz aktoreen laguntza du oholtza gainean. Ostiral-larunbatetan taularatuko dute, Gayarren, eta sarrera guztiak daude salduta.

EITB TALDEA

EITB-REN ESKUTIK

MAKUSI jaio da, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala

EITB Media

Festa handia egingo da Donostiako Kursaalen, eta gauean eskainiko da ETB1en. Orotariko eduki eskaintza du MAKUSIk: marrazki bizidun eta telesailen 100 izenburu baino gehiago, 5.800 atal, 120 pelikula… 1.700 ordutik gora ikusgai, doan. www.makusi.eus webgunean dugu eskura unibertso digital berria.