Itxi

Faktoria

BESTE NI

Amaia Arregi Romarate & Amaia Arregi Egibar:" Arregi gara gu, ez Agirre"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Punta-puntako emakumeak izatea lortu dute biek; Amaia Arregi Egibar, Orioko arraunlaria, goi mailako kirolaria izateaz gain, IDEKO Teknologia Zentroan ikertzaile-laguntzailea da, eta Amaia Arregi Romarate, aldiz, Bilboko Udaleko alkateordea eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzia da.

  • Amaia Arregi Romarate eta Amaia Arregi Egibar

    Amaia Arregi Romarate eta Amaia Arregi Egibar

    24:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izen eta lehen abizen bera dute Amaia Arregi Romaratek eta Amaia Arregi Egibarrek, baina ez dira inoiz aurrez-aurre egon. "Beste Ni" tarteak ematen digun aukera aprobetxatu dugu bi emakume hauek parez pare jarri eta euren ibilbideei buruz hitz egiteko; Kirola, politika eta ikerketa munduaz aritu gara, eta eremu hauetan somatzen duten lehiakortasunaz, bikaintasunaz, autoexigentziaz eta denboraren kudeaketaz.