Itxi

Faktoria

Realeko kirol zuzendaria

Garbiñe Etxeberria: "Igandeko partidan buru-belarri sartuta egotea izango da giltza"

Izaro Insausti | EITb Media

Erreginaren kopako finala jokatuko dute Realak eta Bartzelonak datorren larunbatean. Bezperatan, Garbiñe Etxeberria, Realeko kirol zuzendaria izan dugu "Faktoria"n. Larunbatek partidaz eta emakumezkoen futbolak azken 40 urte hauetan izan duen bilakaeraz hitz egin dugu berarekin.

  • Garbiñe Etxeberria, Realeko kirol zuzendaria

    Garbiñe Etxeberria, Realeko kirol zuzendaria

    11:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garbiñe Etxeberria Realaren kirol zuzendariak aipatu digu azken txanpan sartuta daudela, "izugarriko gogoarekin" larunbateko partida jokatzeko.

Gogora ekarri diogu aitzindaria izan zela bera emakumeen arteko futbolean eta onartu du bidea ez dela erreza izan baina bai polita: Zaila izan da bai, lekua egitea. Borrokalariak izan garelako egin dugu aurrera eta egiten jarraitzen dugu. konstantziak ekarri gaitu gauden lekura". Baina asko dago oraindik egiteo eta federazio mailan urratsak oso mantso ematen direla aipatu digu, beti eztabaida eta "trifulkekin". Traba gehien ekonomikoak dira baita Erregiñaren kopan ere...."

Larunbateko partidan zaleen babesa handia espero dituzte Zaragozan, "4.000 eta 3.500 artean bai behintzat eta espero dugu gehiago ere animatzea". Dei egin du Garbiñe Etxeberriak datorren larunbateko finalarekin gozatzeko.