Itxi

Alaves

ALAVES VS. GETAFE

Alavesek 19.000 kamiseta banatuko ditu mailari eusteko jaian, Getaferen aurka

AGENTZIAK | EITB Media

Halaber, klubak 10 euroko promozio berezi bat atera du Gloriosoko bazkideentzat. Gauzak horrela, bazkide bakoitzak bi sarrera jaso ahal izango ditu prezio horretan.

  • Mendizorrotzako harmailak Gironaren aurkako norgehiagokan. ARGAZKIA: EFE

    Mendizorrotzako harmailak Gironaren aurkako norgehiagokan. ARGAZKIA: EFE

Alavesek 19.000 kamiseta banatuko ditu larunbat honetan Getaferen aurka Mendizorrotzan ospatuko den jaian. Babazorroek jarraitzaileekin batera ospatuko dute taldeak EA Sports Ligan jarraituko duela.

Taldeak denboraldiari agur esango dio bere publikoaren aurrean. "Batzen gaituena - Lo que nos une" leloa daramaten kamisetak partidura bertaratzen direnen artean banatuko dira, futbol zelaieko ate guztietan.

'Batzen gaituena - Lo que nos une' kamiseta

'Batzen gaituena - Lo que nos une' kamiseta. ARGAZKIA: @Alaves

Partida amaitzean, taldea dira taldearen eta zaleen arteko ospakizunak amaitzeko.

SARREREN SUSTAPEN BEREZIA

Bestalde, klubak 10 euroko sarreren promozio bereza ateratu du babzorroen bazkideentzat. Gauzak horrela, bazkide bakoitzak bi sarrera jaso ahal izango ditu prezio horretan.