Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

9. etapa

Kooijek irabazi du Giroko 9. etapa; Pogacarrek lidertzari eutsi dio

EITB Media

Olav Kooijek bereganatu du garaipena Italiako Giroko 9. etapan. Esprint estuan, mendean hartu ditu Milan (bigarren) eta Molano (hirugarren). Narvaezek erasoa jo du azken kilometroetan, eta gertu izan du garaipena, baina tropelak harrapatu egin du helmugako marratik metro gutxira.

  • Olav Kooij

    Olav Kooij, Giroko 9. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Olav Kooij herbeheretarrak (Visma-Lease a Bike) esprintean irabazi du Italiako Giroko bederatzigarren etapa, Avezzano eta Napoli arteko 214 kilometroko ibilbidea izan duena, eta Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarrak liderraren maglia arrosari eutsi dio.

Kooijek azken hasperenean bereganatu du garaipena, esprint oso parekatuan. Jonathan Milan (Lidl-Trek) italiarra izan da bigarren eta Sebastian Molano (UAE Emirates) kolonbiarra hirugarren.

Azken kilometroetan, erasoa jo du Jonatahan Narvaezek (INEOS Grenadiers). Ekuadorko txirrindulariak metro batzuetako abantaila lortu du, eta garaipena eskuratzetik oso gertu egon da, baina tropelak harrapatu egin du helmugatik metro gutxira.

Sailkapen nagusian, ez dago aldaketarik. Pogacarrek sendo jarraitzen du lidertzan, 2 minutu eta 40 segundora du Daniel Felipe Martinez (Bora-hansgrohe) eta 2 minutu eta 58 segundora Geraint Thomas galestarra (INEOS Grenadiers).

9. etapako sailkapena:

1 - KOOIJ Olav (Visma) 4:44:22

2 - MILAN Jonathan (Lidl) d. b.

3 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d. b.

4 - DAINESE Alberto (Tudor) d. b.

5 - VAN POPPEL Danny (BORA) d. b.

6 - MIHKELS Madis (Intermarche) d. b.

7 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.

8 - VENDRAME Andrea (Decathlon) d. b.

9 - BALLERINI Davide (Astana) d. b.

10 - KANTER Max (Astana) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 28:14:42

2 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) + 2:40

3 - THOMAS Geraint (INEOS) + 2:58

4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) + 3:39

5 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) + 4:02

6 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 4:23

7 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) + 5:15

8 - RUBIO Einer (Movistar) + 5:28

9 - ARENSMAN Thymen (INEOS) Grenadiers + 5:30

10 - HIRT Jan (Soudal) + 5:53