X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Kendrick Lamar eta Drake: liskarra ulertzeko hainbat gako

Bi rap musikarien arteko polemikak sareak bete ditu azken egunetan. Ainhoa Vitoriak kontatu digu, "B Aldea"n.

  • Kendrick Lamar

    Kendrick Lamar

    19:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kendrick Lamar eta Drake musikarien arteko liskarra izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n.

Martxoa bukaeran, Kendrick Lamarrek "Like That" izeneko abestia kaleratu zuen, Metro Boomin eta Future musikariekin elkarlanean. Kantaren letran Drake rap musikariari beefa botatzen dio (bere kontra egiten du), bere azpitik dagoela esanez.

Hilabete igarota, Drakek "Push Ups" izenekoan erantzun zion. Tupac hildako rap musikariaren eta Snoop Dog musikariaren ahotsak adimen artifizial bidez sartu zituen kantan, baina egun batzuen buruan ezabatu behar izan zuen, Snoop Dogen abokatuek hala eskatuta.

Bi abesti horiekin hasita, azken egunetan hainbat kanta kaleratu dituzte bi musikariek, irainez eta akusazioz beteriko letrekin. Besteak beste, bikotekide ohia erasotzea leporatu dio Drakek Lamarri. Bigarrenak, ostera, pedofiliarekin lotutako salaketak egin dizkio Drakeri.

Rap musikaren eszena astindu du bien arteko eztabaidak. Ez hori bakarrik, bart, Kanadako poliziak Draken etxea inguratu du, bertan izandako tiroketa bategatik.