AEBko Estatu idazkariak bere musikarako dohainak erakutsi zituen bart, beste musikari batzuekin batera, Kieveko modako pub batean Neil Young rockeroaren abesti bat interpretatu zuenean.
Julia Fox, Rachel Sennot, Chloë Sevingy eta Emma Chamberalin ikusi ditugu britainiar artistaren azken lanean. Ainhoa Vitoriak jakin beharreko guztia kontatu digu.
Jarraitzen ditugun hainbat artistek Euskal Herria aukeratu dute asteburu pasa egiteko. Sebastian Yatra eta Aitana musikariak Gipuzkoan izan dira, eta Anna Castillo eta Alvaro Mel aktoreak, ostera, Bilbon.
Malta Eurovisioneko lehiaz kanpo geratu da, baina kantu ikusgarria egin du herrialde horrentzat Leire Gotxi 28 urteko bermeotarrak. Londresen bizi da euskal musikaria eta bertako kaleetan kantatzea du ogibide. Lorpen honek musika sortzen jarraitzeko balio izatea espero du.
Aurora borealek bart mundua liluratu zuten: Alemania, Erresuma Batua… Baita Euskal Herria da. Nola da posible fenomeno eder hori hain hegoaldean ikusi izana? Aranzadi Elkarteak azalpen zientifikoa eskaini digu.
Tanatopraktiko eta baltsamatzaile profesionala da Bittor Gonzalez. Dioenez, Usurbilko Gonzalez Ehorztetxean gauez alertan egoten dira, eta dei bat jasotzen badute korrika ateratzen dira. Bere lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu Euskal Herriko goreneko tanatopraktiko bakarrak.
Ezustekoan harrapatu gintuen Swiften disko bikoitzaren berriak. Aurretik iragarritako ‘The Tortured Poets Department’ lanaz gain, beste 15 abesti dira entzungai ‘The Antology’ izeneko bigarren zatian.
Ezustekorik gabeko hauteskunde-egun honek irudi bitxiren bat ere utzi digu, hala nola oinetakorik gabe bozkatzera joan dena edo lehen aldiz bozkatu duena, gutxigatik, gaur bertan bete dituelako urteak.
Zeinu hizkuntzaren nondik norakoak azaldu eta bitxikeriak kontatu dizkigu Jugatx Agirre zeinu hizkuntzako interpreteak. Dioenez, herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka, ez da unibertsala. Bitxikeria bezala esan du "bakea" eta "garrantzitsua" hitzen zeinuek soinua daukatela.
Aurpegirik erakutsi gabe, jaialdi eta klub entzutetsuenetan irakurri dugu aurten nusar3000ren izena. Ekoizlearen obraz eta Rosalíaren bendizioak eman dion sonaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria.
Plazagizonak biak: bata Zumarragako kirolaria, aizkora hartuta Euskal Herriko plazak korritutakoa eta hamaika apustu jokatutakoa; bestea kazetari donostiarra, Euskal Telebistan ari zena are ETB sortu baino lehen ere. Gaur elkartu dira estreinakoz.
Diru asko irabazi eta pobrezia alde batera utzi dutela abesten duten artistei deitzen zaie artista aspirazionalistak. Kattalin Barcenak musika urbanoan gertatzen den fenomeno hau izan du hizpide.
Euskara mundu zabalean dabilela argi utzi du saltzaile ibiltari senegaldar honek. Cadizen turismoa egitera doazen euskaldunei esker ikasi du euskara, eta gaur Sevillan dago, Kopako finala dela eta, Athleticeko kamisetak eta eskumuturrak saltzen.
Euskal Herriko unibertsitateak Dantz laborategiarekin egindako ‘Soul Minds’ ikerketaren arabera, harreman zuzena dago musika elektronikoaren kontsumoa eta ongizate emozionalaren artean.
Aurtengo Korrika Finlandiako Oulu hirira iritsi da, Ipar Ostrobotnia eskualdeko hiriburura. Botniako Golkoko kostaldean, izotzari eta tenperatura baxuei aurre egin behar izan diete korrikalari ausartek. Oulu Finlandiako bosgarren hiri handiena da.
Erorikoak, haur baten lehen Korrika, korrikaldi hunkigarriak eta kilometro koloretsuak izan dira Korrikaren lehen egunetako une gogoangarrienen artean.
Ariane Hoyosek sormen eduki onenaren garaikurra eraman du. Lucia de la Puerta bilbotar aktore eta abeslariak, ostera, sortzaile berri onenaren Ídoloa irabazi du.
Partida 1-1 zihoanean eta Alcarazek sakea zuenean, ehunka erle agertu dira pistan, eta aireko kameran erlauntza egiten hasi. Bi jokalariak korrika atera dira aldagelara ziztadak saihesteko.
Adineko gizon batek errepidea unerik okerrenean gurutzatu du Irungo (Gipuzkoa) kale batean, baina lekukoa zeramaten bi lagunek tupust egitea saihestu dute.
Gurasoengandik jaso sailean eraiki zuen Txikixo etxea, Ahetzen. Orain etxe hori 'eman' egin du jabeak, etxebizitza sozialak eta osasun-arretarako gune bat eraiki ditzaten. "Sosa dutenen" aurkako ekintza egin du emazte aheztarrak; "sosa dutenak nagusitzen ari dira, eta kanpora eramanen gaituzte".
27 urterekin zendu diren artista eta pertsona ospetsuen taldea da 27en kluba. 70eko hamarkadan adin horrekin hil ziren hainbat artistek piztu zuten mitoa.