X

Irratia zuzenean

Chris Isaak eta Michael Kiwanuka Azkena Rock 2017an egongo dira

Azkena Rock

Ekainak 23-24

Chris Isaak eta Michael Kiwanuka Azkena Rock jaialdian egongo dira

N.V. | eitb.eus

2017/01/31

Isaak kartelburuaz eta Kiwanukaren soulaz gain, Gasteizko jaialdiak Thunder,  Hellsingland Underground, The Dead Daisies eta The Godfathers ere hartuko ditu, besteak beste.

  • 2010ean ere egon zen Chris Isaak Azkena Rock Festivalen

    2010ean ere egon zen Chris Isaak Azkena Rock Festivalen

    2010ean ere egon zen Chris Isaak Azkena Rock Festivalen
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Azkena Rock Festival ekainaren 23 eta 24an Gasteizen egingo duten jaialdiak Chris Isaak bertan egongo dela iragarri du. 2010ean euripean kontzertu gogoangarria eskaini eta gero, estatubatuar musikari mitikoa ARFn egongo da berriz, “First comes the night” diskoa aurkezten eta betiko kantu klasikoak jotzen, Espainiako Estatuan emango duen kontzertu bakarrean.

Michael Kiwanuka gitarrista eta ahots gozo zein indartsuko kantautorea, soul musikaren erakusgarri berri nabarmenenetako bat, ere egongo da Azkenan. “Home again” 2012an kaleratutako diskoak txalo zaparradak ugari jaso ditu, eta “Love & Hate” disko berria aurkeztuko du Azkenan.

Askoren ustez, The Cult, The Quireboys eta Dogs D’amourrek britainiar hard-rockaren gailuarrean osatzen duten hirukoteari Thunder batu behar zaie. 1989an sortutako taldea Mendizabalan egongo da, “Wonder day” 2015ean argitaratutako diskoa aurkezten.

Gainera, beste hauek ere izango dira Gasteizko rock jaialdian: Hellsingland Underground; The Godfathers britainiarrak; The Dead Daisies australiarrak, Marco Mendoza baxu-jotzailearen eta John Corabiren taldea; The Shelters Tom Pettyren gustuko garage-rock taldea; Buck & Evans; SCR hirukotea, baterian Ekain Elorza (Cobra) dagoela; eta Los Mambo Jambo.

Bonuak

Martxoaren 1era arte, 95 eurokoa izango da bonuaren prezioa, eta egun horretatik aurrera gehiago ordaindu beharko da.

Gaur iragarritako taldeen aurretik beste izen handi batzuk baieztatuta zeuden dagoeneko: John Fogerty, Cheap Trick, The Cult, The Hellacopters, Union Carbide Productions, Loquillo, The Meteors, The Soulbreaker Company, Fetitxe...

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena