Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Ostiral honetan

We are standard, BBK Live jaialdiaren aurkezpen ofizialean

I.U.

Señores rock talde bizkatarrak ere parte hartuko du Backstage aretoan  101 Livek antolatutako festan. Perro taldea zegoen iragarrita, baina ezingo dira Bilbon egon.

  • We are standard

    We are standard

We are standard banda getxoztarrak girotuko du Bilbao BBK Live jaialdiaren aurkezpen ofiziala ostiral honetan, martxoaren 7an, Bilboko Backstage aretoan. Talde bizkaitarrak We are standard plays the Clash diskoa aurkeztuko du, londrestar mitiko horien omenez egindako lana. ''Should I stay or should I go'' abestia da aurrerapen singlea.

Gainera, Señores taldeak irekiko du gaua. Ondoren, hainbat disko-jartzailek osatuko dute aurkezpena, goizaldean: ElyElla, Puppet eta Casual Groupies. Sarrerak Ticketean, Serie B dendetan eta Coppola pizzerian eros daitezke, 13 eta 15 euroren truke.

Motorrak berotzen joateko aukera paregabea izango da. Aurten, Crystal Fighters, Franz Ferdinand, The Black Keys eta The Lumineers taldeek osatuko dute kartela, besteak beste. Hitzordua uztailaren 12tik 14ra iritsiko da Kobemendira.