Albisteak

Nobedadeak

Gaur merkaturatu dute We Are Standarden berria, The Clashen omenez

Luzia Zugadi

Oraingoz, lehen singlea aurreratu dute:"Should I stay or should I go"  

  • We Are Standard. Argazkia: Mushroom Pillow 2012

    We Are Standard. Argazkia: Mushroom Pillow 2012

Astelehenean kaleratuko dute We Are Standard taldearen We Are Standard plays The Clash diskoa. The Clash taldearen omenezko lan horretan, bederatzi kantu jaso dituzte. Oraingoz, lehen singlea entzungai dugu Gaztean: ''Should I stay or should I go''.

2012ko abenduaren 29an Bilboko Kafe Antzokian eman zuten kontzertuaren ostean jaiotako proiektua da hau. Dayren grabazioa bukatuta zuten orduan, baina diskoa publikatu gabe zegoen oraindik. "Grabazioekin eta abesti berriak behin eta berriz entzutearekin nazkaturik, ideia bikaina izan zen beste talde baten kantuak abestea", getxoztarren esanetan.

Esan bezala, Bilboko emanaldia duela urtebete inguru izan zen, eta sarrera guztiak agortu zituzten. Deu Txakartegi taldeko abeslariak azaldu duenez, ordura arte We Are Standarden zuzenekoetara joaten ez zen jendea hurbildu zen Kafe Antzokiko kontzertura, The Clashen kantuak entzutera.

Zuzenekoak izan zuen arrakasta ikusita, diskoa kaleratzea erabaki zuten, eta astelehenetik aurrera egongo da eskuragarri lan berri hau.

Diskoan jasotako abestiak:

"London calling"
"Clampdown"
"Police on my back"
"Magnificent seven"
"Revolution rock"
"Lost in the supermarket"
"Hateful"
"Should I stay or should I go"
"Rock the casbah"

Diskoarekin batera, zenbait zuzeneko ere iragarri dituzte. Martxoaren 7an, esaterako, Bilboko Backstage aretoan joko dute. Horrez gain, martxoaren 27an Tolosako Bonberenean arituko dira. Egun bat geroago, martxoaren 28an, Bartzelonako Razzmatazzeko agertokian izango da Getxoko banda.

Iragarritakoaren arabera, martxoan (hilak 7) Bilbon eta Tolosan (hilak 27) izango dira "We Are Standard Plays The Clash" ikuskizunarekin.