Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Sariak

Bilbao BBK Live Europako Jaialdien Sarietarako izendatu dute

L.Z. | eitb.eus

Bilboko hitzordua Europako jaialdi onenen zerrendan ageri da berriro, jaialdi handi onenen artean.

Guns & Roses, Placebo, Ben Harper… kartelburu izan zituen aurreneko edizioa atzean utzita, hamargarren urteurrena izango dena prestatzen dabiltza orain buru-belarri Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileak. Hurrengo edizioko kartela osatzen ari diren honetan, baina, albiste ona jaso dute: Europako Jaialdien Sarietarako izendatu dute.

40.000 pertsonatik gorako ekitaldien artean ageri da Kobetamendiko hitzordua, Europako beste hainbat jaialdi ezagunekin batera: Herbehereetako Pinkpop, Alemaniako Rock am Ring eta Rock Im Park, Hungariako Szigest eta Alemaniako Wacken Open Air, besteak beste.

Irabazlea, erabiltzaileen botoen bidez aukeratuko dute. Horretarako, webgune ofizialean eman beharko dute botoa, eta parte hartzen duten guztien artean saritutako edozein jaialditarako bi VIP sarrera zozkatuko dituzte.

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdia inoizko jendetsuena izan da. Sarrera guztiak agortu ziren, Franz Ferdinand, The Prodigy eta The Black Keys taldeei esker.