X

Irratia zuzenean

Bilbao%20BBK%20Live%20Festival%202017,%20uztailaren%207an,%208an%20eta%209an%20-%20EITB%20Bilbao%20BBK%20Live%20Festival

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live jaialdiaren 2017ko edizioaren egunez eguneko kartela

  • facebook
  • twitter

Bilbao BBK Live

Uztailak 6, 7 eta 8

Bilbao BBK Livek egunez eguneko kartela eta 17 talde iragarri ditu

eitb.eus

2017/03/16

Depeche Mode osteguneko jardunaldiaren talde nagusia izango da, The Killers ostiralekoa eta Die Antwoord larunbatekoa. Eguneko sarrerak martxoaren 20an jarriko dituzte salgai.

  • Depeche Modek jaialdiaren lehen egunean joko du

    Depeche Modek jaialdiaren lehen egunean joko du

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bilbao BBK Live jaialdiko kartela ia itxita dago dagoeneko; izan ere, antolatzaileek Kobeta mendian egongo diren hainbat talde iragarri dituzte gaur: Spoon, Cage the Elephant, Xoel López, Austra, Gus Gus, Jessy Lanza, Circa Waves, The Lemon Twigs, The Orwells, Anímic, Carla Morrison, Kokoshca, Los Bengala, The Amazons, Vulk, Naranja eta Biznaga.

Gainera, egunez eguneko programazioari dagokionez, aurreratu dute Depeche Mode, Justice eta The 1975 taldeek ostegunean joko dutela; The Killersek, Phoenixek, Fleet Foxesek eta Royal Bloodek ostiralean; eta Die Antwoordek, Two Door Cinema Clubek eta Brian Wilsonek, azkenik, larunbatean.

Halaber, DJ hauek ere egongo dira Bilbao BBK Liveren 2017ko edizioan: Marc Dorian DJ set, Dani Less DJ, Dark DJ, David Van Bylen DJ eta JotaPop DJ.

Eguneko sarrerak, astelehenean salgai

Eguneko sarrerak astelehenean, martxoak 20, jarriko dituzte salgai 45 euroko prezioan (+ gastuak eta 5 euro gehiago, kanpatu egin nahi bada). Apirilaren 3tik aurrera 50 eurokoa izango da prezioa, eta apirilaren 17tik aurrera behin betiko prezioa ezarriko dute, 55 eurokoa, eta 10 euro ordaindu beharko da kanpalekura sartu ahal izateko.

Horrela gelditzen da jaialdiaren programa:

Osteguna, uztailak 6

DEPECHE MODE/ JUSTICE/ THE 1975/ AUSTRA/ CAGE THE ELEPHANT/ SPOON/ XOEL LÓPEZ/ CABBAGE/ CIRCA WAVES/ GUS GUS/ IDLES/ NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO/ VULK/ ZAZKEL/ DAVID VAN BYLEN DJ

Basoa: DIXON/ THE BLACK MADONNA/ MIKE SERVITO/ HONEY SOUNDSYSTEM/ BALDO

Ostirala, uztailak 7

THE KILLERS/ PHOENIX/ FLEET FOXES/ ROYAL BLOOD/ EXPLOSIONS IN THE SKY/ ANÍMIC/ CARLA MORRISON/ COQUE MALLA/ JESSY LANZA/ JOE GODDARD Live/ THE ORWELLS/ LOS PUNSETES/ SUNDARA KARMA/ THE AMAZONS/ DANILESS B2B DARK DJ

Basoa: DAPHNI/ DJ TENNIS/ MARVIN & GUY/ NICOLA CRUZ/ BAWRUT

Larunbata, uztailak 8

DIE ANTWOORD/ TWO DOOR CINEMA CLUB/ BRIAN WILSON/ ATERCIOPELADOS/ LOS BENGALA/ BIZNAGA/ DELLAFUENTE & MAKA/ KOKOSHCA/ THE LEMON TWIGS/ NARANJA/ JOTAPOP/ MARC DORIAN DJ SET

Basoa: MOTOR CITY DRUM ENSEMBLE/ ANDREW WEATHERALL/ JOB JOBSE/ LENA WILLIKENS/ JAVI GREEN

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Dj Lehiaketa… Parte hartu Dj Lehiaketa…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena