Dantzan

Dantzan

Dantzan

Asteazken gauean

Gaztea Dantzan lehiaketari buruzko saio berezia, gaur, ETB-1en

L.Z. | eitb.eus

'A ze banda' bukatutakoan, 23:45 aldera, Gaztea Dantzan lehiaketan parte hartu duten bideo-lanak izango dituzue ikusgai ETB-1en, eta Gaztean zuzenean eskainiko dugu.

Gaztea Dantzan lehiaketa ez dago guztiz bukatuta. Izandako arrakasta egun batetik bestera ahanztea ez da erreza, horregatik, saio berezia eskainiko du ETB-1ek gaur gauean, eta Gaztean zuzen-zuzenean emango dugu.

Lehia bizia izan zen finalean Santurtziko "Don’t Stop Me Now" eta Bilboko "Jump” koreografien artean, eta azkenenean bilbotarrek eraman zuten Entzulearen Saria.

Bestalde, Epaimahairen Saria "Dangerous Love" bideo-lanarentzat izan zen, eta "Fly"k jaso zuen bakarlari edo bikote onenaren golardoa.

Hori guztia, gaur gaueko saioan izango duzue ikusgai. 'A ze banda' bukatutakoan, 23:45 aldera, Gaztea Dantzan lehiaketan parte hartu duten hainbat talderen bideoak erakutsiko baititugu.

Beraz, ETB-1en duzue hitzordua!