Dantzan

Dantzan

Dantzan

Gaztea Dantzan

24 finalistak aukeratzeko irizpideak

Erredakzioa

Epaimahaiak hautatu ditu Gaztea Dantzan lehiaketako finalerako sailkatu diren hogeita lau koreografiak. Baina zein irizpide izan dute kontuan bideolanak hautatzeko orduan?

"UDABERRI UDAZKENERAKO"

Proposamen originala aurkeztu digute tolosarrek. Saltoki handi ezagun batek iazko udazkenerako aurkeztu zuen "Autumn Dance" iragarkian oinarritu dira, "Udaberri Udazkenerako" proposamena aurkezteko. Kasu honetan, euskal dantzetan erabiltzen diren jantzi ezberdinak erakutsi dituzte. Proposamen ezberdin bezain ederra. Nabarmendu beharra dago koreografia kamara aurrean defendatzerakoan jarrera ona aurkezten dutela. Hobetze aldera, dantzarien arteko koordinazioa, batzuetan galdu egiten baita.

"2k17"

Energiaz betetako koreografia da neska mutil gazte hauek aurkeztu diguten funky estiloko ·2K17" proposamena. Dantzari bikainak dira, eta oso ondo defendatzen dute koreografia. Dantza proposamena ere ona da, era egokian gauzatua.

"CONEXIONES"

Aproposa dute izenburua. Berorrek dioen bezala, lau taldekideak oso ondo konektatuta eta koordinatuta daude. Musikaren zati instrumentalak bakarkako zatiak erakusteko aprobetxatu dituzte, zati abestuak modu koral batean agertzeko. Biak ala biak, oso ondo jantziak daude. Izenburuak dioena kontatzen dute hip-hop estiloko koreografia honetan.

"THE NEXT STEP"

Kantua, estiloa eta koreografia armonian doaz. Mutilaren bakarkako zatiek eta neskek emeki modu koralago baten eginiko mugimenduek samurtasuna adierazten dute. Kanonak, figurak eta konposizio ezberdinak ederki burututa daude. Hobetze aldera, estetika: jantzien proposamena, mutilarena ta neskena ez datoz bat, eta nesken estilismo horiek ere erreparatzeko modukoak dira.

"NASTY GIRL"

Koreografia honetako kapitainak gainontzeko taldekideei transmititzen dien indarra eta energia nabarmenak dira, bideoa ikusten duen ikusleak ere hori jasotzen du mezu hori. Urban dance estiloko dantza honetan parte hartzen duten kide guztiek jarrera bikaina adierazten dute.

"THE CLUE"

Antzerkia eta dantza batzen dira proposamen honetan. Jazza eta genero musikala dute ardatz Getxoko gazteek aurkeztutako koreografian. Lan ederra eta oso ondo burutua. Koreografia guztian istorio bat kontatzen digute, hasiera, mamia eta bukaera bikain antzeztuz ta dantzatuz.

"BRAND NEW"

Basauritarrek aurkeztutako proposamen honek lipdub kutsua dauka, baina kasu honetan ez dute abesten, nahiz eta estilo edo forma bertsua erabiltzen duten. Horrela bada, akademiako leku guztiak dira aproposak entseatzeko. Izan ere, ikuskizuna aurrera ateratzeko orduan, atzetik dauden ordu guztiak asko dira, eta hor erakusten dute ikuskizuna prestatzen aurretiaz emandako entsegu orduak. Proposamen originala eta ederki burutua. Hobetze aldera, istorio bukaeran taula gaineko unea, non, estilismoari dagokionean, emanaldi itxura gehiago eskatzen duen.

"ARTEBI DANTZAN"

Nabarmentzekoa da dantzarako indarra eta energia dutela. Oso ondo koordinatutako koreografia aurkeztu digute, eta mugimenduaz gain geldiuneak edo isiluneak ere koreografiaren parte direla erakusten dute, bikain erakutsi ere. Hobetze aldera, koreografiari figura ezberdinak sortaraztea falta zaie.

"DANTZAGORRIAK"

Proposamen original eta alaia da. Galtzagorri pertsonaia mitologikoak abiapuntutzat hartuta, bai izenburua eta baita horien itxura eguenratu dute. Galtzagorriak, galtzagorriak izatetik, dantzagorriak izatera pasatu dira, eta kapela gorriak daramatzate oraingo honetan. Pertsonaia mitologikoak direnez magia sortzen dute elementu ezberdinak erabiliz. Jakina, ezin zitekeen amamaren figurak hutsik, haiek direlako pertsonaia mitologikodun ipuinak hobekien transmititzen dakitenak. Proposamen polita da, eta horren dantzari gazte eta txikiak egon arren ere, ederki burututako lana da.

"SEÑORITAS"

Laukote honen mugimenduak, estiloa eta jarrera bat datoz lauen arteko armonia horretan. Kaleko dantza estiloa koreografiak berak eskatzen duenarekin adostuta dator. Bakarkako zatiak zein momentu koralak ederki erabili dituzte.

"16 SHOTS"

Oso ondo koordinatutako lan talde honek energia itzela erakutsi du, kaleko dantza estiloa jorratzen duten bideoan. Zazpi dantzari dauden arren, une askotan askoz gehiago direla ematen du, sortzen dituzten figura ezberdinei eta kameraren mugimenduaren efektuei esker. Jarrera bikaina erakutsi dute kameraren aurrean dantzatzean, baita gainerako interpretazio uneetan ere.

"FILL IT STILL"

Dantzari bakarra agertzen den arren lanean, ederki betetzen du espazio osoa. Mugimendu oso garbiak (port de bra, grand battement…) dituzte. Musikaren kolpeak oso ondo jaso dituzte koreografia osoan. Jarrera egokia dute dantzarako, baita kameraren aurrean mugitzeko ere.

"AIN'T MY FAULT"

Energiaz betetako boskotea da, dantza ondo exekutatu dute eta planoak ondo erabili dituzte. Hobetze aldera, komeniko litzateke dantzariak kokalekuz aldatzea, beti posizio berdinean egon beharrean, horrela erritmo gehiago eta konposizio aberatsagoa izango luke dantzak. Hala ere, izatez badu erritmoa, plano ezberdinekin jolasteak asko laguntzen baitio. Dantza, ederra.

"ROCK YOUR BODY"

Bilboko hirukote honek dancehall estiloa lantzeko abilezia erakutsi du, bideo labrr bezain ederra aurkeztuta. Eskertzen da gehiago ikusi nahi izateko gogoarekin geratzea.

"SCALATE"

Laburra eta ederra da; hiru partaideen arteko elkar-ulertzea nabarmena da baita. Koreografia oso ondo burutua dago, musikak eskaintzen dituen kolpe guztiak aprobetxatuz.

"I HATE YOU"

Bai dantza mugimenduak zein antzeztutako urratasak oso ondo egin ditu. Jazz lirikoa da dantzari honek aukeratu duen estiloa. Musikaren erritmo motel zein azkarrak ederki erabili ditu. Energiaz beteriko koreografia da.

"CHUNKY"

Bikain koordinatzen da talde hau, bai mugimendu txikietan zein handietan. Hip Hop oinarrianduen "new style" estiloko dantza jorratzen dute. Bikain burututako koreografia da. Hobetze aldera, kamera aurrean dantzan egotean, komeniko litzake lurrera begiratzen dutenean kamerara ere zuzentzea begirada.

"I WANNA DANCE"

Gaztea Dantzan lehiaketan gutxitan ikusten dugun dantza estiloa da, sabel dantza, eta eskertzen horrelako proposamenak jasotzea. Nabarmendu beharra dago aldakak gogor mugitzeko eta, era berean, besoak samurtasunez mugitzeko kontrola eta koordinazioa dituela. Bideoa grabatzerako orduan erabilitako plano ta paisaiak ederrak dira, eta erakargarri egiten du dantza. Dena den, hobetze aldera, sabela protagonista den dantza honetan, plano motzagoak edo lehenengo plano batzuk eskertuko genituzke.

"RANP DANCE"

Energiaz beteriko dantza da. Erabilitako espazio batzuk txikiak izan arren, tamaina aldetik, dantzariek ondo astintzen dituzte besoak, azkar eta ondokoari enbarazurik egin gabe, epazioa ondo erabiltzen duten adierazle. Nabarmendu, estetikoki eta eszenikoki zenbait kasutan oso ausarta, lotsagabea eta aberatsa dela; eta jakina, beharrezkoa, era berean, inplizituki adierazten dutena agertzea. Kanonak, figurak eta, oro har, koreografia ederra da ondarrutarrek erakutsitakoa.

"LET'S JAZZ"

Jazza oinarri duen musikal generoko koreografia zoragarria da "Let's jazz". Zentzu guztietan, maisuki landua. Energia neurri egokian erabili dute, une liriko edo lasaiagoak direnak eta indartsuagoak direnak ondo bereiztuz.

"HERBEREHETATIK IRITSIA"

Mutil bakarlari honen dantza proposamena break dance estilokoa da. Ederki exekutatutako mugimenduak egiten ditu. Hobetze aldera, une batzuetan egin dituen saiakerak nabarmenduko genituzke, hau da, kamera aurrez aurre duen uneak eta dantzan hasten de unea gehiago aprobetxatu beharko lituzke kamerari begiratzeko. Beste auker bat da geldiune bat hartzea, ikuslearekin konektatzeko eta hartzailearekin hartu-eman zuzenagoa lortzeko.

"GURE BAZTERRAK"

Mikel Laboaren kantu bat erabiltzen du bikote honek, eta Donostiako hainbat bazter erakusteko erabiltzen dute bideo dantza. Irudi ederrak eta zainduak erakusten dira lanean, dantzako mugimenduak ere energiaz betetakoak eta oso ondo exekutatuak dira. Kontrastea sortzen da, mugimenduaren indarraren eta musikaren samurtasunaren artean. Hobetze aldera, nahiz eta energia edota indarraren erabilera horri eutsi, komenigarria litzake batzuetan armonia ere lortzea, kantua ta dantza eskutik helduta doazela agertzeko.

"FREEDOM"

Ikusgarria da talde honen proposamena, bai koreografiaren edertasunagatik, irudien erabilera bikainagatik… Zoragarria da proposamena bere osotasunean, zentzu guztietan.

"CANDEM CREW"

Nabarmendu beharra dago talde handia izan arren ondo koordinatuta dagoela, koreografia polita sortu dute. Hobetze aldera, dantzarien formazioan aldaketa gehiago egitea, koreografian zehar. Bestela, oso ondo erabil dute espazioa, hainbeste dantzari izanda, denak azaltzea ez delako lan erraza.