DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Azken fasea

Dj Lehiaketaren finalerako sailkatu diren hiru artistak ezagutu ditugu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Artie Escolar, Dj Jos eta Bittor Agirre Kafe Antzokiko final handian arituko dira, Inshorerekin eta &Der Miniseterikin batera.

Dj Lehiaketaren harira, albiste asko eta baten batzuentzat onak ari gara ematen azken orduan. Atzo bertan iragarri genuen norentzat izan den estreinako edizioko Entzulearen Saria. Halaber, sailkapenean bigarren geratu den dj-aren izena iragarri genuen. Bada, esan bezala, Inshore eta &Der Miniset dira, entzuleen eta irakurleen botoei esker, Kafe Antzokiko finalean euren saioak defendatzeko aukera izango duten musikarietako bi.

Alabaina, ez dira bakarrak izango. Izan ere, dakizuenez, epaimahaiak beste hiru dj aukeratu ditu: Artie Escolar, Dj Jos eta Bittor Agirre, hain zuzen ere.

Hala, horiek guztiak lehiatuko dira ekainaren 24ko finalean. Bakoitzak bere saioa aurkeztuko du taula gainean. Ondoren, oholtza gainekoa baloratuz, epaimahaikideek Pioneer DDJ RR eta 500euroko saria emango diote saio onenari, eta beste horrenbeste euro erakustaldi hoberenari.

Besterik gabe, zorte onena opa diegu bost finalistei!

ost finalistei!

ost finalistei!