Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Azken eguna

Korrika San Mames futbol-zelaian sartuko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

08:20 aldera Athletic taldearen futbol-zelaian sartuko da Korrika, hantxe ere euskararen aldeko urrats batzuk eman ditzaten korrikalariek.

Korrikaren hemeretzigarren edizioak Bilbon du bukaera hurrengo bihar. Egun horretan San Mamesen sartuko da lasterketa, Athletic Club taldeak gaur bertan baieztatu duenez.

Felipe Serrate kaletik iritsiko dira korrikalariak aipatu futbol-zelaira, 08:20an. Hori horrela, talde zuri-gorriaren elkartearen bitartez Athleticek eskuratutako kilometroa 20. atearen paretik abiatuko da. Handik sartuko da Korrika San Mamesera. Hain zuzen, erdiko harmailatik zuzenduko dira lasterkariak, eta 26. atetik irtengo dira Luis Briñas kalera.

Han, beste erakunde bati emango diote lekukoa talde bilbotarraren ordezkariek.

ordezkariek.