X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Maketa Lehiaketa

XXIV. Maketa Lehiaketako bost finalisten izenak ezagutu ditugu

L.A.E.

Basic, Hozten, Indigo&Izaro, Nazca eta Stai Zitto taldeak dira aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak.

Basic, Hozten, Indigo&Izaro, Nazca eta Stai Zitto taldeak final handira joango dira.

"B Aldea" saioan iragarri dugun bezala, Stai Zitto izan da bozketa-fasean boto gehien lortu dituen taldea. Horregatik, bi sari jaso ditu: Entzuleen saria eta final handirako txartela.

Bozketan bigarrena Basic taldea izan da, eta, ondorioz, eurek ere Bilboko Kafe Antzokian egingo den finalean egongo dira.

Gainera, Gaztearen XXIV. Maketa Lehiaketaren epaimahaiak beste hiru talde aukeratu ditu finalisten artean, final handian parte hartuko duen boskotea osatzeko: Hozten, Indigo&Izaro eta Nazca.

Apirilaren 30an, Bilboko Kafe Antzokian, bost talde hauek nor baino nor gehiago arituko dira, aurtengo Maketa Lehiaketaren irabazlea erabakiko duen final handian.

Stai Zitto: Sei sustraiak

Hozten: Euri tanten lasterketa

Nazca: La máquina

Basic: I am

Indigo&Izaro: Steps

2015ko Gaztearen Maketa Lehiaketako sariak

- Epaimahaiaren saria: 2.000 euro dirutan, BBK LIVE jaialdian jotzeko aukera eta MECCA estudioan 4 kanturen grabazio bat.

- Entzuleen saria: 2.000 euro dirutan.