Albisteak

Aste Santuan, Urduñan

Kontzertu gehiago, Gazte Danbadan: Cobra, Bongo Botrako eta S.A.

L.Z.

Aipatutako taldeez gain, Bad Sound System, Obrint Pas, Willis Drummond, Gatibu, Gose, Ze Esatek! eta Itziarren Semeak ere arituko dira, martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean, Urduñan.

Aste Santuan Urduñan egingo den Gazte Danbada jaialdiak kontzertu gehiago iragarri ditu. Hain zuzen ere, Bad Sound System, Cobra, Obrint Pas, Bongo Botrako, Soziedad Alkoholika eta Willis Drummond taldeen zuzenekoak baieztatu dituzte antolatzaileek.

Duela aste batzuk, beste hainbat artistaren emanaldien berri eman zuten: Gatibu, Gose, Ze Esatek!, Itziarren Semeak, Matxura, Arkada Social, On, Leihotikan, Anai Arrebak eta Iheskide, besteak beste.

Martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean egingo den jaialdi honetan, kontzertuak ez ezik, solasaldiak eta tailerrak ere egongo dira.

Sarrerak

Bonu bereziak otsailaren 5ean jarri zituzten salgai, 40 eurotan. Bonu hauek kontzertuen gunera sartu, dutxatu eta kanpalekuan lo egiteko aukera ematen dute.

Martxoaren 4tik aurrera, 45 eurotan egongo dira eskuragarri bonuak.

Hemen kontsulta dezakezue kontzertu guztien egitaraua.