Albisteak

Musikaren industria

U2k eta Applek ezkutuko proiektu bat dute esku artean

L.Z. | eitb.eus

Musika digitala oinarri duen formatu berri bat diseinatu nahi dute, kontzertu birarik eman gabe musika taldeek dirua lortu ahal izateko.

Song of Innocence diskoa iTuneseko erabiltzaileen artxiboan eskuragarri jarri ostean, U2 taldea Apple enpresarekin elkartu da, ezkutuko proiektu bat aurrera eramateko. Dirudienez, proiektu berria "oso erakargarria" izango da jarraitzaileentzat, eta diskoak zein abestiak erostera animatuko ditu.

Time aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean, talde irlandarrak adierazi du Applerekin lanean diharduela, musika digitala oinarri duen formatu berri bat diseinatzeko, eta horrek "musikaren industria salba lezakeela".

Kontzertu birak eman gabe, musika taldeek dirua nola lortu erakustea litzateke proiektuaren giltza. "Konpositoreek ez dute birarik egiten. Cole Porterrek ez luke kamisetarik salduko. Cole Porter ez da zure etxe aldameneko areto batera kontzertu bate matera gerturatzen", hausnartu du Bonok.

Aipatutako elkarrizketan, U2ren disko berriari buruz ere hitz egin dute, eta taldeak dagoeneko lan berria prest duela berretsi eta aurki argitaratuko dutela esan dute. Halaber, mundo mailako kontzertu bira egingo dutela adierazi dute.

Gainera, taldekideen esanetan, disko berriaren bertsio akustikoa eta estreinatu gabeko abestiak ere badituzte.