Albisteak

Urriaren 19an, Zangozan

Nafarroa Oinezen aldeko aldarria zabaldu dute euskal musika taldeek

L.Z. | eitb.eus

Urriaren 19an Zangozan arituko diren hainbat taldek (Gose, Altxatu, Zartako-K, Leihotikan...) Nafarroa Oinezen parte hartzeko deia luzatu dute.

Urriaren 19an egingo dute Nafarroako ikastolen aldeko jaia Zangozan, eta duela egun batzuk iragarri genuen bezala, besteak beste, Esne Beltza, Willis Drummond, On, Gose, Glaukoma, Zartako-K, Leihotikan igoko dira ibilbidean zehar banatuta egongo diren agertokietara.

"Esan iZan Gozan" leloari helduta, egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, eta musika taldeek ere han egoteko deia luzatu diote euskal gizarteari.

Bigarren gunean arituko den Gosek, adibidez, aurtengo edizioko leloari eutsita gonbidatu ditu gazteak Zangozara.

Zartako-K taldeak, berriz, urriaren 19an han emango duten kontzertuari aipamen eginez ekarri du gogora Nafarroa Oinez jaia, baita Soulbreaker Company gasteiztarrek ere.

Bukatzeko Altxatu, Leihotikan eta Glaukoma talde nafarrek ikastolen aldeko jaian parte hartuko dutela nabarmendu dute.