Albisteak

Lan berria

Berri Txarrakek disko berriaren azala aurkeztu du

L.Z. | eitb.eus

Azaroaren bukaeran argitaratuko dute nafarrek hiru zatitan banatutako Denbora da poligrafo bakarra diskoa.

Azkenaldian albiste izaten ari da Berri Txarrak taldea. Esku artean duten proiektu berriaren izenburua (Denbora da poligrafo bakarra) eman zuten ezagutzera duela egun batzuk, eta "Lemak, aingurak" kantua estreinatu zuten handik gutxira.

Gaurkoan, berriz, azaroan argitaratuko duten diskoaren azala aurkeztu dute, sare sozialen bidez. Aspaldi iragarri genizuen bezala, hiru zatitan egongo da banatuta estudioko lan berria, beste horrenbeste ekoizlek parte hartu dutelako diskoaren grabazioan.

Kalifornian, Madrilen eta Coloradon izan dira nafarrak lan berria prestatzen, eta azaroaren bukaeran ernatuko da duela hainbat hilabete abiatutako proiektua.