10:35

Gaztea

Single berria

Berri Txarrak taldearen "Etsia" kantu berria, Gaztean entzungai

I.A.

Hirukoteak urte amaieran kaleratuko duen diskoaren lehen singlea da "Etsia".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Dagoeneko entzungai dago Berri Txarrak taldearen hurrengo diskoaren lehen fruitua: "Etsia" kantua.

Hirukoteak Venicen, Kalifornian, grabatu du kantu hau Ross Robinson ekoizlearekin. Haria diskoa ere berarekin grabatu zuten, eta pozik gelditu ziren egindako lanarekin.

Berri Txarrakek 20 urte bete ditu aurten, eta sortze prozesu berezi batean murgilduta dago. Hurrengo lana urte amaieran izango dute kalean, eta aurrerapen bezala "Etsia" abestia aurkeztu dute.

Hemen dituzue kantu horren hitzak:

Zer esan -nola esan- aro ilun honetaz
kartoiak, nekeak jada esan ez duenik
tunela nondik hasi
goilare kamuts hazi diren kantu hauekin.

Esana baitago, aldez edo moldez
otsoak dabiltzala artzai
putzutik salbatzeko bota zitzaiela soka
lepora lotu beharrean.

Nola azalera irten.

Esana baitago
altuegi doaz putreak
euren uso hegalak astinduaz
jauregiaren hormetan egiten duela talka
dena galdu duenaren oihuak.

Eta azalera irten.
Nola azalera irten.

Zer esan -nola esan- aro eder honetaz
sormenak, kemenak ezin esan dezakeenik
nola zauri etsaia
nola utzi etsia kantu hauekin.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean