Albisteak

2015eko jaialdia

Urriaren 30ean eta 31n egingo dute BIME Liveren hurrengo edizioa

L.Z. | eitb.eus

Bime Pro bi egun lehenago hasiko da; hots, urriaren 28an. Oraindik ez dute hirugarren edizioari buruzko xehetasun gehiagorik eman.

  • Bime: Bime.net

    Bime: Bime.net

Oraindik BIME Live jaialdiaren bigarren edizioa oso gertu dugun arren, antolatzaileak hurrengo urteko jaialdia prestatzen dihardute jada.

Gaur bertan datorren urtean jaialdia zein egunetan izango den iragarri dute. Aurreikusitakoaren arabera, urriaren 30ean eta 31n egingo dituzte kontzertu guztiak.

Bestalde, BIME Pro jardunaldiak urriaren 28an hasi eta hilaren 31ra arte luzatuko dira.

Aurten 20.000 lagun inguru bildu ditu Barakaldoko BEC! erakustazokan jaialdi honek. Placebo eta The National izan dira bigarren edizioko kartelburuak, baina talde ezagun eta arrakastatsu asko igaro dira oholtza gainetik: The Kooks, La Roux eta Mando Diao, adibidez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Barakaldo