Albisteak

Abenduaren 4tik 26ra

Kokein, Lurra eta Jon Gurrutxaga, Mutrikuko Abendurock jaialdian

L.Z. | eitb.eus

Highlights, Tristan Crowley eta The Brutal ere egongo dira Mutrikuko tabernetan eta Kultur Etxean, abenduaren 4tik 26ra arte.

Abenduaren 4tik 26ra arte, Abendurock jaialdiaren hamargarren edizioa hartuko du Mutrikuk. Egun horietan talde ezagunak igaroko dira Mutikuko tabernetako agertokietatik.

Gainera, musika-saioak ez ezik, Emarock dokumentalaren emanaldia eta Jon Iraundegiren argazki-erakusketa hartuko ditu.

Mutrikuko Rock Kolektiboa taldeak antolatuta, eskaintza zabala prestatu dute hamargarren ediziorako, eta musika estilo ezberdinak hautatu dituzte horretarako.

Abenduaren 4an, adibidez, Zabiel Kultur Etxean eskainiko duten Emarock dokumentalaren emanaldiarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, Kokein taldearen zuzeneko akustikoa izango da han.

Egun bat geroago, Higlights taldea arituko da, eta abenduaren 7an, Tristan Crowley.

Bestalde, hilaren 12an Jon Gurrutxaga igoko da Goitibehera tabernako taula gainera, eta 19an Lurraren txanda izango da.

Bukatzeko, abenduaren 20rako Mrk Rock Gaua antolatu dute, eta 26rako The Brutal taldea gonbidatu dute.