Albisteak

Bira

Zea Maysek martxora arteko kontzertuen zerrenda iragarri du

L.Z. | eitb.eus

Besteak beste, Mungian, Oñatin, Durangon eta Gernika-Lumon arituko da Bizkaiko hiriburuko Errekalde auzoko taldea urtarrila eta martxoa bitartean.

Mungiako Olalde aretoa bisitatuko du Zea Mays taldeak ostiralean, baina aipatutakoa ez da neguan emango duen zuzeneko bakarra izango. Izan ere, urtarrilaren 31n Amurrion antolatu duten Puntazo egunean izango dira bilbotarrak, eta otsailerako beste bi emanaldi aurreikusi dituzte. Batetik, Oñatiko Gaztelekua zapalduko dute otsailaren 6an, eta, bestetik, Durangon egingo duten 40 Minutu Rock jaialdiko oholtzara aterako dira hilaren 28an.

Martxorako, oraingoz, kontzertu bakarra iragarri dute. Martxoaren 13an, Gernika-Lumon arituko dira, Astran.

Bitartean, disko berrirako kantuak prestatzen ibiliko da Zea Mays.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea