Albisteak

Itzulera

AC/DC agertokietara itzuli da, bost urteko atsedenaldiaren ostean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Asteburuan Kaliforniako Coachella jaialdian aritu da talde australiarra.

AC/DC taldeak duela bost urte eman zuen azken kontzertua, San Mames futbol-zelaian.

Atsedenaldi luze horren ostean, berriro ere agertokietan dira australiarrak. Asteburuan, adibidez, Kaliforniako Coachella jaialdian aritu dira.

Nolanahi ere, otsailean egin zuten lehen agerraldi publikoa Malcon Young eta Phil Rudd gabe. Orduan Grammy sarietako zeremonian izan ziren.

Dena den, Coachella izan da, horrenbestez, AC/DC taldearen etapa berriaren abiapuntua. Rock or Bust diskoa besapean hartuta, maiatzaren 5ean ekingo diote ofizialki Herbehereetan mundu mailako kontzertu-birari.

Espainiako Estatuan hiru zuzeneko eskainiko dituzte: maiatzaren 29an Bartzelonan, eta maiatzaren 31n eta ekainaren 2an Madrilen.