Albisteak

Larunbatean, Bilbon

Enkorek eta Oihan Vegak San Mamesetik girotuko dute Kopako finala

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, horiek egongo dira Bilbon larunbat iluntzean. Oraindik ez dute egitaraua guztiz itxi.

Egun handia izango da Athleticeko zaleentzat larunbatekoa. Bartzelonara joaten direnek, batik bat, futbolaz ez ezik, festa-giroaz gozatzeko parada ere izango dute egun osoan zehar.

Astelehenean iragarri genizuenez, besteak beste, Zea Mays, Gatibu eta Doctor Deseo arituko dira asteburuan Kataluniako hiriburuan. Zehazki, zuri-gorrientzat propio prestatutako Athletic Hiria txokoan izango dira kontzertuok.

Halaber, Bilbon ere egongo da zer entzun eta zer ikusi. San Mames futbol-zelaian pantaila erraldoiak jarriko dituzte, norgehiagoka handik jarraitzeko. Horrez gainera, musikak ere izango du lekurik Athleticen zelaian.

Oraindik zehazteko dago zein ordutan hasiko diren zuzenekoak, eta egitaraua ere ez dute guztiz itxi, baina dagoeneko baieztatu egin dute, besteak beste, Oihan Vega eta Enkore igoko direla San Mameseko oholtzara. Oxabi taldea ere han izango da.

Bartzelonara joateko aukerarik ez duzuenok, beraz, Bizkaiko hiriburuan duzue hitzordua larunbatean!