Albisteak

Iragarpen gehiago

Smile, Dead Bronco eta Travelling Brothers, Mundaka Festival jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

MobyDick, Peachy Joke, The Uski's, Optigan1, Rural Zombies, Smoke Idols, Cactus, Sinnerdolls eta Dark DJ ere arituko dira Mundakan uztailaren 30etik abuztuaren 1era.

Duela aste batzuk The Sonics, Belako eta We Are Standard taldeen kontzertuak iragarri zituzten Mundaka Festival jaialdiko antolatzaileek, eta azken orduetan beste hainbat artista gehitu dituzte egitaraura.

Hori horrela, jaialdiaren lehendabiziko edizioan, Smile, Dead Bronco eta Travelling Brothers, MobyDick, Peachy Joke, The Uski's, Optigan1, Rural Zombies, Smoke Idols, Cactus, Sinnerdolls eta Dark DJ izango dira uztailaren 30etik abuztuaren 1era.

Gainera, surf ikastaroak, SUO (Stand Up Paddle) zeharkaldiak, sukaldaritza erakustaldiak, azoka eta produktuen dastaketa egingo dituzte.

4.000 lagunentzako leku mugatua egongo da Mundakan, eta sarrerak eskuragarri daude jada jaialdiaren webgune ofizialean. Gaur-gaurkoz, 55 euroan dago salgai hiru eguneko bonua.

Dena den, zenbait jarduerek doako sarrera izango dute.

ra izango dute.