Albisteak

Dave Grohlen istripua

Foo Fighters taldea larunbatean itzuliko da agertokietara

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Taldeak ez ditu Iparramerikako kontzertuak bertan behera utzi.

Foo Fighters uztailaren 4an itzuliko da taula gainera, Washingtonen. Ekainaren 12tik geldialdia izan du taldeak, Dave Grohlek zuzenean hanka hautsi zuelako.

Istripuaren ondotik, Foo Fightersek bertan behera utzi zituen Europako kontzertuak, eta, hasiera batean, zalantzan zeuden Iparramerikako zuzenekoak ere.

Halere, azken orduan taldeak iragarri duenez, uztailaren 4an agertokietan izango dira berriro.

Espainiako Estatuan, ordea, kontzertu bakarra emango dute: azaroaren 19an, Bartzelonan.

n.