Albisteak

Jaialdia

Berri Txarrak taldeak Gijon bisitatuko du 2016ko udaberrian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gijon Sound jaialdira gonbidatu dituzte nafarrak. Gauzak horrela, apirilean aipatu jaialdian izango dira Gorka Urbizu eta taldekideak.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

    Berri Txarrak. Argazkia: Tom Hagen

Apirilaren 15ean eta 16an egingo dute datorren urtean Gijon Sound jaialdia, eta dagoeneko iragarri dituzte han arituko diren zenbait talderen izenak.

Horien artean, euskal talde bat ageri da: Berri Txarrak. Oraindik ez dute zehaztu zein egunetan izango den nafarren zuzenekoa, baina jakina da jada, besteak beste, Airbag, Pauline en la Playa, Black Horde eta Tindersticks taldeak ere gonbidatu dituztela Asturiaseko aipatu udalerrira.

Horretaz aparte, Berri Txarrakek duela egun batzuk iragarri zuen uztailaren hasieran Tarifako Cabo de Plata jaialdi berrian aurkeztuko dituztela Denbora da poligrafo bakarra diskoko kantuak. Badirudi, beraz, 2016an ere agertokiz agetoki ibiliko direla.