Albisteak

Lan berria

Esne Beltzaren 'Esna' proiektuak bi disko dakartza

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostegunean aurkeztuko dute proiektua Donostian, 11:00etatik aurrera.

Esne Beltzak bihar aurkeztuko du Esna proiektua, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. 11:00etatik aurrera, estudioko bosgarren lan horren gaineko xehetasunak emango dituzte taldekideek Gipuzkoako hiriburuan egingo duten prentsaurrekoan.

Aurretik, aipatu proiektuaren azala aurkeztu dute sare sozialen bidez.

azala esne beltza

Gainera, Esna bi diskoz osatuta egongo dela aurreratu dute. Lehendabiziko lana Durangoko Azokarako egongo da prest, eta zortzi abesti bilduko ditu. Taldearen ohiturari eutsiz, luxuzko kolaborazioak izan dituzte disko horren grabazioan: El Canijo de Jerez, Green Valleyko Ander, La Pegatinako Ruben, Zoo taldeko Panxo, Rude?

Halaber, aparteko aipamena merezi du Luis Toledoren (La Prisa Mata) lanak.

Bigarren diskoari dagokionez, oraingoz informazio gutxi eman dute, baina 2016eko maiatzean argitaratuko dute.

Kontzertuak

Durangon aurkeztuko dituzte proiektu berriko abestiak, abenduaren 7an. Kontzertua Plateruena Kafe Antzokian izango da, 23:00etatik aurrera.

Sarrerak eskuragarri daude jada.