Albisteak

Apirilean, Gijonen

Berri Txarrak ez ezik, Belako ere arituko da Gijon Sound Festivalen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azken orduan mungiarren kontzertua gehitu dute egitaraura antolatzaileek.

  • Belako. Argazkia: Tom Hagen

    Belako. Argazkia: Tom Hagen

Badirudi euskal musikak leku garrantzitsua beteko duela Gijonen apirilean egingo duten Gijon Sound Festival jaialdian. Izan ere, duela aste batzuk iragarri genuen Berri Txarrak taldea igoko dela festival horretako agertokira, eta egun batzuk geroago jakin dugu Belakok ere kontzertua emango duela.

Apirilaren 15ean, 16an eta 17an egingo dute jaialdia, eta mintzagai ditugun bi euskal taldeak ez ezik, Niño de Elche, Fasenuova, Captains, Tindersticks, Airbag, Pauline en la Playa eta Black Horde izango dira Asturiaseko aipatu udalerrian.

Dagoeneko eskuragarri daude bonoak. Dena den, sarreren gaineko informazio dena jaialdiaren webgune ofizialean aurki dezakezue.