Albisteak

''Kamikaze Tour'' bira

Vendettak hogei kontzertutik gora emango ditu maiatzera arte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

"Kamikaze Tour" birak Txilera eta Argentinara eramango ditu nafarrak. Gainera, Euskal Herrian hainbat zuzeneko emango dituzte.

Ibilbide luzea du aurretik Vendetta taldeak. "Kamikaze Tour" birak hainbat herri harrapatuko ditu otsaila eta maiatza bitartean. Hasteko, hilaren 20an Lugon izango dira, eta 27an Durangoko 40 Minutu Rock jaialdian.

Martxoan, berriz, bidaia luzea dute. Izan ere, Txile eta Argentina dituzte helburu hurrengo hilabetean, non zortzi zuzeneko emango dituzten. Dena den, handik bueltan berriro ere Euskal Herria zapalduko dute.

Hain zuzen ere, apirilaren 7an Arrasaten arituko dira, eta egun gutxira, Baiona, Donapaleu, Gasteiz, Maule, Leitza eta Zorrotza.

Hori gutxi ez eta, apirilaren 29an Viña Rock jaialdian joko dute. Behin zuzeneko hori emanda, Espainiako Estatutik bira laburra egingo dute, Bardos, Zaragoza, Valls, Valentzia, Murtzia eta Madril zeharkatuz.

ril zeharkatuz.