Albisteak

Aldaketak

La Pegatinak hamahiru musikarirekin osatutako talde berria dauka

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Apiriletik aurrera, "big band" berria agertokiz agertoki ibiliko da. Oraingoz, Euskal Herrian ez dute emanaldirik iragarri.

La Pegatinak taldekide berriak ditu. Taldearen hamahirugarren urtebetetzea ospatze aldera, beste horrenbeste musikarirekin sortutako  “big band” erraldoia da orain.

Hala, agertoki gainean inoiz baino handiagoa izango da. Izan ere, besteak beste, D'Callaos taldeko La Canija eta Pipo Ti Gregtowneko kantaria gehitu zaizkie taldera.

Gainera, Tuli saxofoi-jotzailea, Marcos Crespo tronboi-jolea, Miki Florensa gitarra-jotzailea eta Victor Guadiana arituko dira orain arteko musikariekin batera. Halaber, azpimarratzekoa da Thibault Chenarden parte hartzea.

Behin taldea osatuta, bira luze bati ekingo diote. Hain zuzen ere, apirilaren 29an igoko dira oholtzara, Viña Rock jaialdiaren baitan. Gerora, Espainiako Estatuko hainbat herri bisitatuko dituzte. Nolanahi dela, oraingoz, behintzat, ez dute Euskal Herrian zuzenekorik iragarri.

i.