Albisteak

Irailean, Miranda Ebron

Belako, WAS eta Grises euskal taldeak, Ebrovision jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Fuel Fandango, Tahiti 80, La M.O.D.A, Hidrogenesse, Izal eta Tachenko ere arituko dira Miranda Ebron, irailaren 1etik 3ra.

  • Belako. Argazkia: Tom Hagen

    Belako. Argazkia: Tom Hagen

Hamaseigarren edizioa beteko du aurten Ebrovision jaialdiak. Hala, irailaren 1ean, 2an eta 3an, Miranda Ebron musika talde andana igoko da festibalerako propio jarritako agertokietara.

Gainera, erakusketak, azoka, doako zuzenekoak eta disko-jartzaileen saioak antolatuko dituzte egun horietarako. Horrenbestez, hiru egunetan zehar musikaren eta kulturaren topaleku izango da Burgosko aipatu udalerria.

Lehendabiziko iragarpenak

Euskal musikak leku garrantzitsua beteko du aurten. Orain arte iragarritako taldeen artean daude Belako, Grises eta WAS, baita Espainiako Estatuko zein handik kanpo beste zenbait talde ere: Fuel Fandango, Tahiti 80, La M.O.D.A, Hidrogenesse, Izal eta Tachenko, kasu.