Albisteak

Egitaraua

100 kontzertuk girotuko dute Bilbo, Aste Nagusian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azken orduan, besteak beste, Gente de Zonaren eta Enrique Bunburyren emanaldiak gehitu dituzte aurtengo jaietako egitaraura, baita txosnetako hamaika zuzeneko ere.

Hilabete barru egingo diote bilbotarrek harrera Marijaiari, eta horrekin batera abiatuko dituzte Bizkaiko hiriburuko festak. Harrezkero, alegia, abuztuaren 20tik aurrera, musikak Bilboko bazter gehienak bustiko ditu, adin, estilo eta gustu guztiak asebetetzeko adina kontzertu antolatu dituzte eta.

Abandoibarra eta Europa Parkea

Bilboko Udalak aspaldi iragarri zuen aurtengo zuzenekoen egitaraua, eta azken orduan zenbait musikariren emanaldiak gehitu dizkiote Aste Nagusiko musika-zikloari: Gente de Zonaren eta Enrique Bunburyren kontzertuak, kasu. Lehena, abuztuaren 24an izango da, Europa Parkean; bigarrena, berriz, abuztuaren 26an, Abandoibarrran.

Gainera, jakina zen Ken Zazpi, Carlos Baute, IZAL, Edurne eta Mago de Oz taldeek zapalduko dutela Abandoibarrako oholtza, hilaren 20tik 28ra arte.

Halaber, Calum eta Paula Rojo arituko dira Europa Parkean, abuztuaren 25ean.

Txosnak

Txosna guztiek oraindik ez dute ofizialki egitaraua itxi, baina dagoeneko aurreratu dituzte aurtengo zenbait apustu. Algaran, esaterako, Fundacion Tony Manero, North East Ska Jazz Orchestra, Gansos Rosas eta Bon Scott Revival Show, Eskean Kristo, Niña Coyote eta Chico Tornado, Itziarren Semeak, The Soulbreaker Company, Mamba Beat, Sermonds, Akatz eta Bilbomatiks bihurtuko dira Aste Nagusiko protagonista, baita Dj Bull eta Makala ere.

algara egitaraua

Pinpipilinpauxan, berriz, besteak beste, Las Fellini, Malena Gracia, Rebeca, Paco Gil era Baccara aterako dira agertokira. (Informazio gehiago, hemen).

Bestalde, euskal doinuak nagusituko dira Kaskagorrin, non Itaca Band, Patxadaz, Dj Map-H, D'Rais, Akerbeltz, Sorkun eta En Tol Sarmiento arduratuko diren bisitarien gerriak mugiarazteaz.

Kafe Antzokia

Burning madrildarrak eta Crazy Cavan 'n' the Rhythm Rockers galestarrak egongo dira Kafe Antzokian, abuztuaren 26an eta 27an, hurrenez hurren. Horiez gain, Highlights Rock & friends eta The Riff Truckers eta Yellow Big Machine eta Dekot harrapatuko dute aipatu antzokia, abuztuaren 20an eta 25ean.

Abuztuak 20

Highlights Rock & friends + The Riff Truckers, 23:00etan

Sarrerak: 5 euro, aurresalmentan; 8 euro, txarteldegian.

Abuztuak 25

Yellow Big Machine + Dekot, 23:00etan

Sarrerak: 5 euro, aurresalmentan; 8 euro, txarteldegian.

Abuztuak 26

Burning + Reverendos, 23:00etan

Sarrerak: 18 euro, aurresalmentan; 22 euro, txarteldegian.

Abuztuak 27

Crazy Cavan ?n?n Thythm Rockers + Charlie Hightone & The Rock It?s, 23:00etan

Sarrerak: 20 euro, aurresalmentan; 24 euro, txarteldegian.

Stage Live aretoa

Abuztuaren 21ean, adibidez, Iron Lion taldeak Bob Marleyren abesti ezagunenak taularatuko ditu. Hurrengo egunean, berriz, Jacco Gardner eta Leun taldeen txanda izango da, eta hilaren 23an Rat-Zingerrena eta Obsesion Fatalena.

Horiek, ostera, ez dira Stage Live aretoko kontzertu bakarrak izango. Abuztuaren 24an Cobra, Fetitxe eta The Wizards arituko dira; 25ean, Bon Joviren abestiak moldatzen dituen Runaway taldea, eta 26an, Grises eta Smoke Idols.

The Hottubesek itxiko du Stage Liveko musika-zikloa, abuztuaren 27an.