Albisteak

Nobedadeak

U2k disko berria eta bira iragarri ditu 2017rako

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Irlandarrek ez dute argitu 'Songs Of Experience' bira nondik igaroko den. Alabaina, esan dute irailean edo urrian emango dutela horri buruzko informazio gehiago.

U2k Zooropa lana argitaratu zuen 1993an, Achtung Baby kaleratu eta bi urtera. Proiektu horretan 1991ean grabatutako diskoko abestien ildoa jarraitu zuen taldeak, tonu esperimentalagoa emanez.

Orain, esperimentu hark izandako emaitza onak errepikatu nahian, 2017an Songs of Innocence (2014) diskoaren jarraipena aurkeztuko dutela iragarri dute. Hala, Songs Of Experiencek U2ren alderik ausartena erakusteko asmoa dauka.

Bonok esan duenez, oraindik ez dute diskoa guztiz bukatu, baina jarraitzaileek gustuko izango dute. Halaber, adierazi du datorren urtean kontzertu-bira egingo dutela, baina ez du zehaztu Euskal Herria zapalduko duten ala ez.

Aurreikusitakoaren arabera, irailean edo urrian emango dute birari buruzko informazio gehiago.

rmazio gehiago.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika