Albisteak

Omenaldia

Crystal Fightersek kantu bat egin dio Andrea Marongiu zenari

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Disko berriaren laugarren aurrerapen-kantua taldeko bateria-jotzailea zenari eskaini diote. Duela bi urte hil zen Andrea Marongiu.

Argi zegoen Andrea Marongiuren zorigaitzeko heriotza ez zela oharkabean geldituko Crystal Fightersen lan berrian. Ostiralean bertan iritsiko da Everything Is My Family diskoa, eta taldeko bateria-jotzaileari egindako omenaldia abesti formatuan iritsi da, gaur bertan. Hala, "Lay Low" kantuarekin gogoratu dute Marongiu. Abesti hori gainerakoek transmititzen duten euforiatik eta argitasunetik aldentzen da, "Andrearen lagunei, senitartekoei, eta, batik bat, Andrea berari omenaldi samur bat egiteko".

Hori horrela, bizitza magikoa dela, baina, era berean, aldi baterako dela gogoratzen du abestiak, harremanetan zein egunerokotasunean edertasuna baloratzen jakin dezagun. Finean, esan nahi du boterea maitasuna emateko erabili behar dugula, eta ez Lurrari negatibotasun gehiago emateko.

Abenduan Donostian aurkeztuko ditu disko berriko kantuak Crystal Fightersek.

tal Fightersek.