Albisteak

Abenduko egitaraua

Bonbereneak egitarau berezia prestatu du 19. urteurrena ospatzeko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hainbat kontzertu egongo dira abenduan Bonberenean; besteak beste, Atom Rhumba, DJ Bull eta Willis Drummond arituko dira bertan.

Hemeretzi urteko bidea eginda, gutxienez beste horrenbeste denboraz jardunean aritzeko indarra dauka Tolosako Bonbereneak.

Urtemugaren kariaz, abendurako prestatutako egitaraua ikustea besterik ez dago "sutsu" jarraitzen dutela ohartzeko. Ospakizun gisa, hainbat ekitaldi antolatu dituzte; besteak beste, kontzertuak. Gainera, ohi bezala, Bonberenea Ekintzak zigiluak Durangoko Azokan hartuko du parte, abenduaren 2tik 6ra.

Hortik aurrera, beste hainbat hitzordu ere aurreikusi dituzte. Abenduaren 8rako, esaterako, Bonberenea Encounter antolatu dute. Hilaren 16an, Kokein eta Highlights arituko dira; 23an, Atom Rhumba; 28an, Atila y los unos eta DJ Bull; eta, azkenik, hilaren 30ean, Willis Drummondek itxiko du 19. urteurrena ospatzeko egitaraua.

rong>

rong>