Donostiako Aste Nagusia 2017: Sagueseko kontzertuak, abuztuaren 12tik 19ra

musika

Sagueseko kontzertuak

La Oreja de Van Gogh, Morat eta Gozategi, Donostiako Aste Nagusian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/06/16

Gainera, abuztuaren 12tik 19ra, Los Secretos, Rulo y la Contrabanda eta Chenoa arituko dira Donostiako Aste Nagusian.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Abuztuaren 12an emango diote hasiera Donostiako Aste Nagusiari, eta astebete geroago, hots, abuztuaren 19an, bukatuko dira festak Gipuzkoako hiriburuan.

Aste horretan Saguesen egongo diren kontzertuen berri eman du gaur Alfonso Gurpegui zinegotziak, eta, ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute, horren arabera, egun horietarako. Halaber, Alfredo Leon Mañuk jaiak iragartzeko egindako kartela eta Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa aurkeztu dituzte.

Kontzertuak

Kontzertuei dagokienez, La Oreja de Van Gogh izango da Sagueseko agertokira igotzen lehena, hilaren 12an. Egun bat geroago, Bob Marley Legenden bisita jasoko du Aste Nagusiak, eta, jaietako hirugarren egunean, Moraten txanda izango da oholtza gainean.

Abuztuaren 15ean, Los Manolosen musikak bustiko du jai-gunea; Gozategik baino egun bat lehenago, hain zuzen.

Azken hiru egunetako protagonistak Los Secretos, Rulo y la Contrabanda eta Chenoa izango dira, hurrenez hurren.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena