Albisteak

Ekainaren 30etik aurrera

EHZ Festibala, asteburuan Lekornen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da jaialdia Lekornen. Besteak beste, Pi L.T., Gatibu eta Zea Mays arituko dira han.

  • EHZ Jaialdia

    EHZ Jaialdia

EHZ Festibala jaialdia "Sorgin zelaian, gurean asma" leloari eutsita iritsiko da ostiral honetan Lekornera, hiru egunez bertantxe geratzeko asmoarekin. Urtero bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du, nahiz eta askotariko jarduerak egongo diren.

Gaur, adibidez, Pi L.T. taldearen "itzuleraz" gozatu ahal izango dute ikusleek, baita Zea Maysen eta Smokey Joe & The Kiden zuzenekoekin ere. Larunbaterako beste hainbat emanaldi iragarri dituzte; besteak beste, Gatibu eta Kumbia Queers, eta igandean Huntzaren musikak girotuko du jaialdia.

Ordutegiak

ehz ordutegiak

Zuzenekoak, egunez egun

EKAINAK 30, OSTIRALA
Zoo
Wucan
Nova Twins
Zea Mays
Gallops
Zezenaren Taldea
Pi L.T.
Smokey Joe & The Kid

UZTAILAK 1, LARUNBATA

Kuartz
Akua Naru
Duchess Says
Gatibu
Gablé eta Marta Ren & The Groovelvets
Kumbia Queers
De Staat
Leska

UZTAILAK 2, IGANDEA

Oum
Frikun
Huntza
Las Taradas
La Cafetera Roja
The Mitchi Bitchi Bar

Sarrerak

Hiru eguneko bonua 51 euroan dago eskuragarri, eta egun bakarreko sarrerak 26 euroko prezioa dauka; igandekoak, salbu. Hain zuzen ere, 11 euroren truke eros daiteke uztailaren 2ko txartela.

Internet bidez daude salgai sarrerak, baina txarteldegian ere egongo da erosteko aukera.