BIME City 2017: doako kontzertuak, urriaren 25ean eta 26an, Bilbon

musika

Urriaren 25ean eta 26an

BIME Cityk musikaz jantziko ditu Bilbo erdialdeko aretoak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/10/04

Urriaren 25ean eta 26an Kafe Antzokiak, Azkenak, Stage Livek, Shakek, La Riberak, Bilborockek, Veintiochok eta Hika Ateneok doako kontzertuak hartuko dituzte.

  • Señores, Bilbao BBK Live 2015. Argazkia: Last Tour International

    Señores, Bilbao BBK Live 2015. Argazkia: Last Tour International

    Señores, Bilbao BBK Live 2015. Argazkia: Last Tour International
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Urriaren 25ean eta 26an, BIME Live jaialdiaren atarian, hogeita hemeretzi talde arituko dira Bilbo erdialdeko aretoetan. Hain zuzen ere, musikaren industriari zuzendutako aipatu hitzorduaren baitan antolatuko dituzte Bizkaiko hiriburuko zuzenekoak.

Musikaren munduko profesionalek zein musikazaleek zuzeneko emanaldiekin disfrutatzea da BIMEren laugarren edizioaren helburuetako bat. Horregatik, talde ezagunak arituko dira urriaren 27an eta 28an BEC erakustazokan; hala nola, The Prodigy, Royal Blood, Franz Ferdinand, Metronomy eta Vitalic.

Bestalde, BIME City ekimena hartuko dute Kafe Antzokiak, Azkenak, Stage Livek, Shakek, La Riberak, Bilborockek, Veintiochok eta Hika Ateneok. Nolanahi dela, oraindik ez dute zehaztu kontzertu bakoitza zein aretotan izango den, ezta emanaldi horien ordutegiak ere.

Aitzitik, iragarri dituzte, BIME Cityk antolatuta, Bilbon musu-truk joko duten taldeen izenak:

Urriak 25, asteazkena

LOS LABIOS
FAKEAR
THE LIMIÑANAS
SEÑORES
JOYCUT
AJ DÁVILA
AGAR AGAR
SONARS
MITÚ
KANAKU Y EL TIGRE
MOHEVIAN
SUPERTENNIS

Urriak 26, osteguna

PABLO UND DESTRUKTION
LOS BRAZOS
DEWOLFF
THE LIMBOOS
MELENAS
JUNGLE BY NIGHT
DAN CROLL
AGORAPHOBIA
LAST TRAIN
ALBERT CAVALIER
JOSEPH J JONES
JEKKA
NIKONE
MINA
THE GRAND EAST
NOISE BOX
LESTER Y ELIZA
VANYN
ELDORADIO
BANFI
GUSTAVO ALMEIDA

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena