EHZ Festibala, "Zirimola": Gatiburen emanaldia Hazparnen 2018ko otsailean

musika

Kontzertua

Gatiburen emanaldia Hazparnen, EHZ Festibala jaialdiaren alde

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/02/07

Gapelu Txek eta Dj Bull ere igoko dira egun horretan Ttattola gaztetxeko oholtzara. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Gatibu, Plateruena Kafe Antzokian. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu, Plateruena Kafe Antzokian. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu, Plateruena Kafe Antzokian. Argazkia: Gaizka Peñafiel
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

EHZ Elkartea "Zirimola" lelopean hainbat ekimen antolatzen dabil iaztik, Lekorneko musika jaialdi ezaguna bertan behera utzi behar izan zutenetik. Eguraldi kaskarragatik erabaki zuten, orduan, Euskal Herria Zuzenean jaialdia ez ospatzea, eta 2018an ere ez dute festibala egingo, hurrengo urterako "indarberrituta" egon nahi dutelako.

Bien bitartean, "Zirimola" elkartasun erauntsiak lanean dirau. Hala, otsailaren 23an kontzertu berezia antolatu dute Hazparnen, 21:00etatik aurrera.

Hantxe arituko dira Gatibu, Gapelu Txek eta Dj Bull. Musikarik onenak bustiko du, beraz, Ttattola gaztetxea.

Sarrerak 10 euroan daude eskuragarri.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena