Albisteak

Jaialdia

Belako Portoko NOS Primavera Sound jaialdian arituko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainean arituko dira Portugaleko jaialdi horretan. Han, otsailaren 23an argitaratuko duten 'Render Me Nunb' diskoa aurkeztuko dute.

Datorren astean iritsiko da ikusmina pizten ari den Belako taldearen Render Me Nunb diskoa, eta horrekin batera helduko da Euskaldunako zuzenekoa ere. Dakizuenez, otsailaren 23rako iragarri dute lan berriaren argitalpena. Kontzertua, berriz, egun bat geroago emango dute Bilbon.

Bizkaiko hiriburukoa ez da, ostera, emanaldi bakarra izango. Dagoeneko adostu dituzte hainbat hitzordu, besteak beste, Londresko Community Festival jaialdian eskainiko dutena.

Badirudi, gainera, jaialdietan gustura aritzen direla. Izan ere, azken orduan jakin dugu NOS Primavera Soundera gonbidatu dutela talde mungiarra. Hartara, Porton izango dira diskoa aurkezten ekainaren 7tik 9ra. Hantxe joko dute, baita ere, Nick Cave and The Bad Seeds eta Lordek.

Aipatutako hitzorduez gain, beste hauek ere iragarri dituzte:

Birako data guztiak:

Otsailak 24, BILBO, Euskalduna Jauregiko Ataria

Martxoak 3, MURTZIA
Martxoak 9, ALACANT
Martxoak 10, VALENTZIA
Apirilak 6, SANTIAGO
Apirilak 7, CORUÑA
Apirilak 12, VALLADOLID
Apirilak 13, ZAMORA
Apirilak 14, LEON

Apirilak 21, IRUÑEA Zentral
Maiatzak 5, GRANADA
Maiatzak 17, LLEIDA
Maiatzak 18, MONZÓN

Maiatzak 19, GASTEIZ
Maiatzak 25, MADRIL
Maiatzak 26, SANTANDER

Uztaila

Mundaka Festival, MUNDAKA

Low Festival, BENIDORM

tival, BENIDORM