Albisteak

Emanaldia

Gatibuk EHZ festibalaren aldeko kontzertua emango du ostiral honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gapelu Txek eta DJ Bull ere igoko dira otsailaren 23an Ttattola gaztetxeko oholtzara. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Gatibu, Plateruena Kafe Antzokian. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu, Plateruena Kafe Antzokian. Argazkia: Gaizka Peñafiel

EHZ elkartea "Zirimola" lelopean hainbat ekimen antolatzen dabil iaztik, Lekorneko musika jaialdi ezaguna bertan behera utzi behar izan zutenetik. Eguraldi kaskarragatik erabaki zuten, orduan, Euskal Herria Zuzenean jaialdia ez ospatzea, eta 2018an ere ez dute festibala egingo, hurrengo urterako "indarberrituta" egon nahi dutelako.

Bien bitartean, "Zirimola" elkartasun erauntsiak lanean dirau. Hala, ostiral honetan kontzertu berezia antolatu dute Hazparnen, 21:00etatik aurrera.

Hantxe arituko dira Gatibu, Gapelu Txek eta DJ Bull. Musikarik onenak bustiko du, beraz, Ttattola gaztetxea.

Sarrerak 10 euroan daude eskuragarri.